XI. Jean Pinatel Ikerketa Saria (2017)

IInstituto Vasco de Criminología-Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI), kriminologiaren arloko ikerketa sustatze aldera, XI. Jean Pinatel Ikerketa Saria antolatu du, diziplina honen inguruko ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen ikerlan onena saritzeko.

OINARRIAK

Sarian parte hartu ahal izango dute zientzia kriminologikoen arloan, bereziki egungo gizarte problematikoen arloan, aritu nahi duten 35 urtetik beherako ikertzaileek aurkeztutako lanek.

1.- LANEN EZAUGARRIAK ETA AURKEZTEKO BETE BEHAR  DIREN BESTE BALDINTZA BATZUK

  • Lanak banakakoak izango dira eta gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu ahalko dira. 30-50 orri bitarteko luzapena izango dute eta Times New Roman 12 (letra tipoa eta tamaina), 1,5eko lerroartea, 2,5 cm goiko eta beheko aldeetan, eta 3 cm alboko aldeetan izango dute. Master amaiera, gradu, graduondo eta berezko tituluetako lanak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira. Lortutako notaren (10etik 8ko nota gutxienez) egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  • Lanen luzera 40 eta 60 orrien artekoa izango da.
  • Karatulan ez da agertuko lanaren zuzendariaren izena, pribatutasuna eta konfidentzialtasuna gordetzeko.
  • Pdf formatuko lanak mezu elektronikoz bidaliko dira IVAC-KREIren idazkaritzara, berorri erantsita: ivac-krei@ehu.eus. Gaian hau jarri beharko da: "Pinatel Saria 2017". Lanetan ez da azalduko egilearen izen-abizenik, hau da, bermatu egin behar da lanen egilea nor izan den ez dela jakingo. Bestalde, ondokoak jasotzen dituen pdf fitxategi bat erantsiko da:

- Egilearen datuak eta harremanetan jartzeko telefono bat, eta baita zuzendaria nor izan den ere, hala badagokio.
- Sarian parte hartu ahal izateko aukera ematen dion lanbidea edo lotura.
- Aurkezten duen lana jatorrizkoa eta argitaragabea dela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Egilea lanaren eskubide guztien titularra dela eta ustiapen eskubideekiko karga edo mugarik ez duela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Epaimahaiaren erabakia onartuko duela eta erabaki horren aurka ekintza judizialik edo estrajudizialik ez duela abiaraziko jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Egileak Jean Pinatel Ikerketa Sariaren oinarri guzti-guztiak onartzen dituela jasotzen duen berariazko adierazpena.

IVAC-KREIk saritutako lana argitaratzeko eskubidea izango du.

2- LANAK AURKEZTEKO EPEA

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute 2017ko irailaren 30a baino lehen jasotzen diren lanek bakarrik.

3.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia IVAC-KREIko Zuzendaritza Kontseiluak hautatutako 5 kidek osatuko dute. Ezin izango da Epaimahaiko kide izan −baldin eta gertutasuna izan, lana zuzendu, lanarekiko nolabaiteko ardura izan edo lan horretan laguntzaren bat eman bada−, lanak ebaluatzeko, Epaimahaiko kideren batek parte hartzaileren batekin harremana badu.

4.- SARIA EMATEA
Bi lanek edo gehiagok puntuazio bera lortzen badute, Epaimahaiak sari bat baino gehiago eman ahalko ditu. Era berean, Epaimahaiak egoki  joz gero, accesitak eman edo aipamen bereziak egin ahalko ditu.

Saria IVAC-KREIren ikasturte hasierako ekitaldian emango da.

 

Donostia, 2017ko ekainaren 28an.

Sarituen zerrenda

2016 urtea (ex aequo)

  • Análisis criminológico  del fenómeno vasco de las desapariciones de recién nacidos (1939-2016)
    Egilea: Daniela Ruiz Armesto 
  • Redes de la gestión de la seguridad en el mundo de riesgos: Estados Unidos, España y Brasil como escenario de contención y exclusión ante "amenazas" fácticas/construídas
    Egilea: Jaseff Raziel Yauri Miranda

2015 urtea

  • El suicidio: Una perspectiva criminológica,
    Egilea: María Fernández Domaica.

2014 urtea

  • Evaluación del riesgo de violencia
    Egilea: Martín Luque Martín

2013 urtea

  • Desierto

2012 urtea

  • Suspensión especial para drogodependientes ¿existen posibilidades para una mejor aplicación?
    Egilea: Nahia Zorrilla Martínez

2011 urtea

  • Genozidioa: nazioarteko arauketa eta espainiar Zigor Kodeko 607 Artikulua
    Egilea: Miren Odriozola Gurruchaga

2010 urtea

  • Percepción de inseguridad y conductas de autoprotección: Propuestas para una medición
    Autora: Laura Vozmediano Sanz

2009 urtea

  • La huella de oreja como método de identificación humana
    Egilea: Aitor M. Curiel López de Arcaute

2008 urtea

  • Relación entre la confianza y la exactitud en la memoria de testigos y en preguntas de conocimiento general
    Egilea: Beatriz Martín Luengo

 2007 urtea

  • Memoria de testigos: patrón de distorsión de los recuerdos por la presentación de información falsa
    Egileak: Karlos Luna y Malen Migueles

2006 urtea

  • Medidas terapéuticas aplicadas a menores infractores con problemas de consumos
    Egilea: Raquel López Moreno

2005 urtea

  • Prostitución: un ámbito de vulnerabilidad victimal
    Egilea: Mª Alejandra Perinotti

2004 urtea

  • Estudio pedagógico de la medida abierta de libertad vigilada en Guipúzcoa
    Egilea: Ainhoa Brión Canal
  • Análisis criminológico-victimológico de los delitos de maltrato a la mujer a través de la prensa
    Egilea: Marta Martínez Santos

2003 urtea

  • Mediación Penal en Justicia Juvenil. Análisis del programa de mediación del Juzgado de Menores de Donostia-San Sebastián a través de un estudio de casos. Qué piensan y cómo lo viven las partes implicadas
    Egilea: Leticia Ostiz Sevilla

2002 urtea

  • Funcionamiento y eficacia del Servicio de Asistencia a la Víctima del Delito (SAVD) de San Sebastián
    Egilea: Bárbara Romo Sabando

2001 urtea

  • La tortura en el ámbito vasco
    Egilea: Laura Pego Otero
  • Sexismo y victimación: aproximación interpretativa a los discursos sociales sobre violencia doméstica contra las mujeres y estereotipos de género en jóvenes de Donostia-San Sebastián
    Egilea: Tilemy Santiago Gómez

2000 urtea

  • Estudio criminológico-victimológico de los delitos sexuales: agresiones sexuales y abusos sexuales. Análisis de sus diversos aspectos a través de la prensa
    Egilea: Izaskun Orbegozo Orónoz

1999 urtea

  • La mediación como meta en el internamiento juvenil: Análisis criminológico victimológico de un caso actual
    Egilea: Alberto José Olalde Altarejos

1998 urtea

  • Representaciones sociales de la criminalidad, individualismo/colectivismo y carrera elegida en estudiantes universitarios argentinos y españoles
    Egilea: José Ignacio Ruiz Pérez

1997 urtea

  • Jóvenes drogodependientes y tiempo libre: Análisis del uso del tiempo libre en la fase de reinserción del programa Proyecto Hombre
    Egilea: Raquel Martín Herranz

1996 urtea

  • Criminalidad en sujetos sometidos a programas de mantenimiento con metadona
    Egilea: Mª Luisa de Francisco Maíz

1995 urtea

  • El blanqueo de capitales procedentes del tráfico de drogas: crimen internacional. (Status jurídico del blanqueo de capitales en la normativa penal internacional)
    Egilea: Isidoro Blanco Cordero

1994 urtea

  • Estudio de la situación personal, la intervención institucional y la respuesta social a las víctimas civiles del terrorismo en Gipuzkoa
    Egilea: Cristina Cuesta Gorostidi
  • La víctima en el proceso penal: la protección del interés colectivo y difuso a través de la personación de las Asociaciones y grupos de víctimas en el proceso
    Egilea: Isabel Germán Mancebo
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es