Kriminologiaren Euskal Institutuaren justizia leheneretzailearen teoria eta praktika laborategia (LJL)

Zer da?

Unibertsitate barruko nahiz kanpoko pertsonen talde bat gara, eta justizia leheneratzailearen aplikazioa lantzen dugu hainbat arlotan; hartara, jarduerari buruzko analisi bat eskaini, eta haren garapena bultzatu ahal izango dugu, gizartetan ahaztuta edo baztertuta dauden kolektiboen artean, batik bat. Gure helburua arazo konplexuei erantzuteko ulermena ematea da. Halaber, material pedagogikoaren sorrerarekin gaude konprometituta, eta kultura leheneratazailea gizartean zabaltzeko teknologia egokiena eta berritzaileena erabiltzen dugu.

Laborategia esku hartze praktiko gisa ulertzen dugu, esku hartze bat gogoeta sakonagoak lantzeko bidea ematen diguna, antzeko errealitateetara aplikatu ahal izango direnak, ez konponbide bakar edo errezeta unibertsal gisa, baizik eta gizartearekin partekatu daitekeen ikaskuntza eskuratzeko lan kasuistiko gisa.

Zergatik edo zertarako?

Proiektua 2016an sortu zen, gure ustez bete gabe zegoen arlo bati erantzuteko, alegia: ikaskuntza teorikoaren eta ikerketa enpirikoen emaitzen aplikazioa justizia leheneratzailearen egunerokotasunean, justizia mota horren gaineko kontzeptu kritiko baten barruan.

"Laborategi" terminoak praktika eta ekintza ikuspegia adierazi nahi du, eta aldi berean kasu jakin batetik ateratako ikaskuntzari buruz gogoeta egiteko aukera ematen digu. Asmoa, ez da ikerkuntza esperimentalak garatzea, baizik eta "laborategi" terminoaren lehengo esanahiari jarraituz, apaltasunez baina zorroztasunez, ikerkuntza parte-hartze aktiboa edukiko dituzten zientzi lanak, zentzu zabalean esanda, garatu ahal izateko gune aproposak lortzea.

Praktikan, aztertu nahi dugu zein neurritan barne hartzen duen justizia leheneratzailearen teoriak aniztasun juridikoaren konplexutasuna (lege sistemaz harago, arau sistema desberdinek elkarrekiko duten erlazioa), edo esentzialista, patologikoa edo paternalista ez den biktimizazioaren eta/edo kalteberatasunaren ikuspegitik agentziak eta egiturak duten interakzioa, autonomia erlazionalaren eta komunitate emantzipatzailearen kontzeptuekin lotuta.

Nork eska dezake laborategiaren lankidetza?

Edozein pertsonak, pertsona taldek edo erakundek, publikoa nahiz pribatua izan. Lana, zuzen nahiz zeharkako biktimizazioren bat jasan duten pertsonekin edota talde handiagoekin egin ahal da, elkarrizketatutako konpondu eta leheneratzeko modu bila. Ez du inporta igarotako denbora, ezta lortutako emaitza judiziala ere

Zer arlo lantzen ditugu?

Gatazka pertsonalak, taldekoak, erakundekoak, lanekoak, etab.

Non eta nola egiten dugu lan?

IVAC/KREIren laguntzari esker eta hark gizartearekin eta, bereziki, arazo ikusezinekin duen konpromisoari esker, gure esku hartzea doanekoa da, unibertsitateko azpiegitura erabiltzeko aukera baitugu. Gipuzkoako Campusean gaude, baina azpiegiturak ditugu ere Leioako eta Arabako campusetan. Gainera, EAEtik kanpo jardun dezakegu, beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Kasu jakin batean esku hartzeko eskaera jasotzen dugunean, elkarrizketa bat finkatzen dugu pertsona edo erakunde interesdunekin, laborategiak zer eskain dezakeen zehazteko. Gure jardueraren helburua da elkarrizketaren bidezko konponbide bat edo ongizate gogoetatsu bat bilatzen duten pertsonei laguntzea, traumatikoa izan den edo kezka eragin dien gertaera baten aurrean. Ez gara terapeutak, elkar ulermenera edo aldebiko nahiz taldeko komunikaziora iristeko bideratzaileak baizik, gure xedea erreparazio osoa izanik betiere. Kasu zehatz bat lantzen ari garenean, horren analisi bat egiten dugu aldi berean, eta ondorioak ateratzen ditugu, lagungarriak izan daitezkeenak antzeko kasuetan edo justizia leheneratzailearen printzipioen garapenean edo difusioan, giza eskubideen gaineko kontzepzio interdependente baten ildoan.

Hori guztia justizia leheneratzailearen printzipioak errespetatuta egiten dugu, Nazio Batuetatik, Europako Kontseilutik eta Europar Batasunetik datozen nazioarteko estandarretan printzipioak ulertzen diren moduan, konfidentzialtasun, inpartzialtasun eta boluntariotasun printzipioak nabarmenduz.

Batez ere, zirkuluak lantzen ditugu, arazo jakin bati profesionalen eta kolektibo kaltetuen ikuspegi leheneratazailetik helduta, eta zirkulu horien bidez ulermen, konfiantza, koordinazio eta lankidetza hobea lortu nahi dugu.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es