Aurkezpena

Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saila izen bera daraman arloko irakasleez osatuta dago. Irakasle horiek Donostiako Informatika Fakultatean irakasten eta ikertzen dute.

Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Sailak tradizionalki "hardware" gisa ezagutzen dena irakasteaz eta ikertzeaz arduratzen da. Edonola ere, modu zabalean ulertuta:  transistoretik sistema eragilera eta konputagailu-sarera arte. Bere izenak adierazten duen bezala, alde batetik, konputagailuen funtzionamenduaren antolakuntza eta analisia jasotzen ditu, alegia, "Arkitektura", eta bestetik, gaur egun zenbaketa-sistema osatzen duten  elementuen teknologia.
 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es