14mintzo_ebaz

Mintzola Fundazioaren eta Mikel Laboa Katedraren deialdia (2016) bertsolaritzari buruzko doktorego-tesiak egiteko. Epaimahaiaren akta

Erabakia PDF formatuan

Epaimahaikideak:

Jone Miren Hernández doktorea, Pio Perez Aldasoro doktorea, Andoni Egaña Makazaga jauna, Juan Kruz Igerabide doktorea eta Jon Sarasua Maritxalar doktorea.

Aurkezturiko proposamenak:

  • Doktoregaia: Eñaut Agirre Goia
    Izenburua: "Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunen"
    Zuzendaria: Gidor Bilbao
  • Doktoregaia: Ainhoa Aizpurua Insausti
    Izenburua: "Bertsolaritzaren prosodia"
    Zuzendariak: Miren Lourdes Oñederra Olaizola & Oroitz Jauregi Nazabal
  • Doktoregaia: Pantxix Bidart
    Izenburua: "Bertsogintzaren transmisiorako gakoak Ipar Euskal Herrian, XIX. mendetik XX. mende erdi arte"
    Zuzendariak: Xabier Itçaina eta Gidor Bilbao
  • Doktoregaia: Oihana Iguaran Barandiaran
    Izenburua: "Bertsoaren Agenda. Agenda settingak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina"
    Zuzendaria: Josu Amezaga Albizu
  • Doktoregaia: Jon Martin Etxebeste
    Izenburua: "Xabier Leteren bertso, olerki eta kanten analisia"
    Zuzendaria: Jon Kortazar Uriarte
  • Doktoregaia: Beñat Romera del Cerro
    Izenburua: "OHOLTZA: ahozko inprobisazioan zeharkako ibilbidea: irudia eta hitza. Bertsolariaren prozedura artistikoa eta bere ahozko iruditeria pertsonal, kolektibo eta plastikoaren ikerkuntza eta praktika artistikoaren azterketa."
    Zuzendaria: Javier Moreno Martínez

Baremoa:

  • Hautatutako ikergaiaren egokitasuna, tamaina eta koherentzia, deialdian proposatutako ikerketa-lerroen artean: gehienez 5 puntu.
  • Proiektuaren ebaluazioa: doktorego-tesia egiteko proiektuaren eta metodologiaren helburuak eta interesa: gehienez 10 puntu.
  • Eskatzailearen CVa: gehienez 5 puntu.

Puntuazioa:

HAUTAGAIA Ikergaia Proiektua CVa GUZTIRA
Agirre 4,5 7,64 1,63 13,77
Aizpurua 4 8,55 2,18 14,73
Bidart 2,33 6,1 2,35 10,78
Iguaran 4,5 7,56 2,82 14,88
Martin 3,33 6,29 2,49 12,11
Romera 3 6,55 3,22 12,77

Proiektuak eta puntuazioak ikusi ondoren, epaimahaiak erabaki du, deialdiaren arabera, kontratua Oihana Iguaran Barandiaran andereari eta Ainhoa Aizpurua Insausti andereari eskaintzea eta, baten batek kontratuari uko egingo balio edo, erabakia argitaratzen denetik hilabeteko epean kontratua sinatzeko baldintzaren bat ez duela betetzen ikusiko balitz, itxaron-zerrenda hau erabiltzea, hurrenkera honetan:

  1. Eñaut Agirre Goia
  2. Beñat Romera del Cerro
  3. Jon Martin Etxebeste
  4. Pantxix Bidart

Donostian, 2016ko urriaren 14an.
Juan Kruz Igerabide (Epaimahaiburua).