Breadcrumb

presentacion-master-literatura-comparada-estudios-literarios

Masterraren Gakoak

Literatura errealitatea ulertzeko funtsezko bidetzat har daiteke, batzuetan eragin ahalmen handia izan dezakeena gizartearen alor batzuen bilakaeran: hala nola hezkuntzaren alorrean, moralarenean, hizkuntzarenean, etab.  

Hori horrela, Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak ikuspegi iradokitzaile bat eskaintzen die prestakuntza zorrotza eta ikuspegi irekiak eta nazioz gaindikoak nahi dituztenei, goi mailako prestakuntza baten bidez, hainbat literaturaren irakaskuntzara eta ikerketara orientatua, arreta berezia jarriz ikuspegi teorikoetan eta perspektiba konparatistetan.

Gaurkotasun handiko gai teorikoak eta tradizio filologikoan sustraitutako beste batzuk konbinatuz, ikasketa programak ezagutza multidiziplinar bat ematen du, literatur egitatearen oinarri nagusiei eta haren inguruan ikertzen duten eskola kritikoei buruzkoa.  Horrekin batera, programan aztergai dira ere mendebaldeko literatura garrantzitsuenetako batzuen tradizio komunak eta ikerketa joerak, eta bereziki erreparatzen zaie literatura greko-latindarrari, Euskal Herrikoari, hispanikoari, anglofonoari eta germanikoari.   Oinarri konparatista zabal bat, zortzi jakintza adarretako irakasle espezialisten partaidetzaz aberastua, UPV/EHUkoak nahiz beste unibertsitate batzuetakoak.

Gainera, programaren bidez, ezagutza humanistikoak eta literatur testuen azterketa metodoen ikuspegi gaurkotuak transmititzen dira, Europako hainbat literatur esparrutan eta kontinentez gaindiko haien deribazioetan, ikuspegi konparatista batetik. Hortaz, kultura arteko fenomenoen ezagutzan sakontzen da, eta haien balorazio kritikoan, perspektiba ugari erabiliz ikerketa lanean, eta azalekotasun edo aldebakartasun metodologikoa saihesten da horrela.

Master hau ikerketa lanera bideratuta dago, eta aukera ematen du zuzenean sartzeko Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
VERBEKE , FREDERIK

Idazkaritza :
DEL CORRAL, VANESA

945013410

4razones-master-literatura-comparada-estudios-literarios

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Literatura nazionalen azterketa hutsetik harago doa, eta literaturaren ikuspegi interkultural eta konparatista aldarrikatzen du.
  • Literatura diziplinarteko ikuspegi batetik lantzen da, literatur fenomenoa beste diziplina artistiko batzuekin erlazionatuta baloratzen saiatuta (zinea, margolaritza, musika…).
  • Ikuspegi klasikoak eta korronte kritiko abangoardistenak lantzen dira.
  • Literatur egitateari eta haren gizarte eraginari buruzko gogoeta aktiboa eta eztabaida kritikoa sustatzen dira ikasleen artean.

salidas-master-literatura-comparada-estudios-literarios

Irudia

Irteera profesionalak

  • Ikerketa.
  • Irakaskuntza literaturan eta giza zientzietan.
  • Testuen edizioa.
  • Literatur aholkularitza sektore publikoan edo pribatuan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak