Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra

Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra

Nazioko unibertsitate artekoa

AURKEZPENA

Modelizazioa eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterrak unibertsitatean irakasten den heziketa teorikoa zein teknikoa eta produkzio zein ikerkuntza sareen arteko loturatzat eragiten du. Masterreko programak ikasleei teknika matematikoak irakasten dizkio gaur egungo problema anitzetan aplikatzeko. Baita ikasleei ikerkutzara bideratutako ikaskuntzak eskeintzen zaizkie. Masterraren helburua arlo teknologikoan eskarmentu handiko profesionalak hezitzea da, haien ezaguera empresa zein centro teknologikoetan aplikatzeko.
Modelizazioa eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterra unibertsitate artekoa da, eta honako unibertsitate hauek parte hartzen dute bertan: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, La Lagunako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea. Irakaskuntza hiru sasoietan banatzen da, lehenengoa urria eta abenduaren artean gauzatzen da UPV/EHUn, bigarrena otsaila eta martxoaren artean Zaragozako Unibertsitatean eta hirugarrena apirilean beste unibertsitatea batean.
Modelizazioa eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Masterraren titulua eskuratzeko ikasleek 60 ECTS kreditu egin behar dituzte, besteak veste 48 hautazko irakasgaiei dagokizkie eta beste 12ak master amaierako proiektuari. Gutxieneko iraupena ikasturte bat da, baina epe luzeagoan ikas daiteke ere.
Masterra funtsean profesionala da eta horregatik modelizazioa, optimizazioa, estatistika eta konputazioko arloetako ikasgaiak irakasten dira. Baina masterra ikerkuntzara norabideatuta dago ere eta analisi matematikoa, algebra eta geometria/topologia arloetako ikasgaiak eskeintzen dira. Masterrak doktorego programetara sartzeko aukera ere ematen du. Irakasleek adibide ugari eta software berezia aurkezten dute ikasleak trebatzeko problema errealeen modelizazioa zein ebazpen matematikoan.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es