Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra

Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra

Nazioko unibertsitate artekoa

HELBURUAK

Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa masterraren helburua hau:

Prestakuntza zientifiko eta tekniko handiko profesionalak prestatzea, ezagupen aurreratuak eta esperientzia praktikoa izango dituztenak matematika eta estatistikaren aplikazioetan eta informatika enpesetan duen erabileran.

Zenbait alor matematikoetan ikasleei oinarri teoriko sendoak ematea ikerkuntza ibilbiderako gaitasunak lortzeko.


Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa masterreko ikasleek prozesuak simulatzeko, datu kopuru handi bat tratatzeko, baliabideak optimizatzeko, logistikarako, etab. industrian eta enpresetan gehien erabiltzen diren software tresnak maneiatuko dituzte. Hala, ikasleek ezagupen teorikoak eta praktikoak eskuratuko dituzte informatikan, estatistikan, datuen tratamenduan, optimizazioan, zenbakizko analisian eta eredugintza matematikoan, errealitatearen eta/edo enpresa arazoen hainbat alorrekin lotuta. Hala, zerbitzuetako nahiz industriako enpresetan, gune teknologikoetan eta I+G+b sailetan sartu ahal izango dira. Era berean, irakaskuntza hauek baliagarriak izango dituzte diziplina arteko ikerketa aplikatuko karrera bati ekiteko eta, hala badagokio, doktorego programa batean sartzeko.

GAITASUNAK

  • Gai izatea aplikatutako eredu garatuen ebazpenak lortzeko eta/edo zenbakizko simulazioak egiteko informatika aplikazioak diseinatu, garatu eta egokitzeko.
  • Gai izatea beste zientzia batzuetan edo ingurune profesional batean matematika aplikazioen problema praktikoak ebazteko algoritmoak modelizatu eta diseinatzeko.
  • Gai izatea bitarteko bibliografikoak bilatzeko tresnak erraztasunez erabiltzeko
  • Gai izatea denetariko teknika eta software sorta bat maneiatzeko, optimizazioari, datuen tratamenduari, zenbakizko simulazioari eta matematikako ikerketari buruzko problema teknikoak ebaztera aplikatuta.
  • Gai izatea errealitatearen arlo bat hartu eta azaltzeko ereduak egiteko, horiek analizatzeko eta horien ebazpena kualitatiboki nolakoa izango den aztertzeko.
  • Gai izatea matematika arrazoibide aurreratuak landu eta garatzeko, matematika objektuen funtsezko propietateen abstrakzioa egiteko eta horiek beste testuinguru batzuetan aplikatzeko.
  • Gai izatea matematika problema aurreratuak ulertu eta ebazteko, horien ebazpena eskuragarri dauden trenen eta denbora eta baliabide murrizketen arabera planifikatuta.
  • Gai izatea matematikoki ebatzitako problema baten prozesuak eta emaitzak teknikoegia izango ez den lengoaia batean azaltzeko.
  • Gai izatea matematikoki trata daitezkeen problemetarako ebazpenak proposatu eta kokatzeko beharrezko baliabideak erabiltzeko.
  • Gai izatea taldean lan egiteko eta lan denbora kudeatzeko.
  • Gaitasun kritikoa izatea ikerketako artikuluak irakurtzeko eta horien emaitzak bere lanari gehitzeko.
  • Gaitasun kritikoa izatea software berri bati aurre egiteko, aukera edo programa informatiko berri bat ulertzeko, berori instalatzeko, eta horren aukera eta ekarpen berriak ateratzeko.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es