Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate Masterra

Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate Masterra

Nazioko unibertsitate artekoa

AURKEZPENA

Master hau unibertsitate artekoa da eta aldi berean Valladolideko Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen titulua ematen du.
Kimika egungo gizarte ongizatearen alde gehien egin duen zientzia dela esan daiteke. Bere garapenek gure bizitzaren arlo guztiak hartu eta babesten dituzte, gaur egun erabat bateragarriak baitira ingurumen kalitatearekin, bere printzipioetan eta aplikazioan izandako aurrerapenei esker. Kimikako ikerketa norabideak bideratzearen alde egiten duten gizartearen intereseko gai nagusien artean, energia, osasuna, ingurumena eta katalisian, elektronikan eta abarretan aplikatzen diren material berriak (nanoteknologia barne) aipa daitezke. Sintesi kimikoaren garapen berrien menpeko mundu bat: farmako berriak (analgesikoak, antibiotikoak, hantura-kontrakoak, diabetesaren tratamenduak, arteria presioarenak, minbiziarenak), itsasgarri berriak, material erdi-eroale berriak, produktu luminiszente berriak eguzki zeluletarako, polimero berriak, ledak, oledak, nanopartikulak, enantioselektibitatea,... inguruan dugun munduaren erretratua egiten duten hitzak, sintesiaren mundua osatzen duten hitzak dira, aldi berean.
Eskatutako funtzionaltasun kimiko, mediko edo fisikoa duten molekulak eta materialak egiten ikastea, beren egiturak eta propietateak aztertzea, eta hori guztia prozedura ahaltsu, selektibo, eraginkor eta garbien bidez egitea; horixe da Kimika Sintetiko eta Industrialera zuzendutako master honen helburua eta hiru unibertsitateetako doktoregoena, prestakuntza alditzat baitute.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es