Ogi apurrak

Doktorego programen berariazko jarduera espezifikoak 2017

UPV/EHUko doktorego programek jarduera prestakuntza interesgarriak proposatu eta antola ditzakete beren doktoregaientzat. UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzak finantzatuko ditu jarduera horiek: ikastaro, mintegi, tailer edo hitzaldiak izan daitezke. Dena dela, ez da baztertuko bestelako jarduerarik, hau da, programek halakorik proposatu eta antolatuz gero.

Finantzaketa:

Finantzatuko diren gehieneko zenbatekoak parte hartzen duten programa kopuruaren arabera kalkulatuko dira honela:

  • Programa batek proposatutako jarduerak: 1.250 euro
  • Bi programak proposatutako jarduerak: 2.500 euro
  • Hiru programak proposatutako jarduerak: 3.750 euro

Jardueraren deskribapena eta haren aurrekontua zehaztuta aurkeztuko dira. Kontzeptu hauek bakarrik finantzatuko dira:

· UPV/EHUz kanpoko hizlarien ordainsaria: gehienez, 125€/orduko
· Kanpoko hizlarien bidaiak eta ostatua, UPV/EHUko arautegian ezarritakoaren arabera.
· Hizlarien otorduak (bazkaria eta/edo afaria), beherago adierazten dena kontuan hartuta.
· UPV/EHUko doktoregaien garraiobide kolektiboetan egindako joan-etorri intercampusak, UPV/EHUko arautegian ezarritakoaren arabera.
· Jarduerarekin lotutako bestelako gastuak: material suntsikorra, fotokopiak, posterren edizioa

OHAR GARRANTZITSUA: jarduera horietarako finantzaketa programa kontratutik dator, beraz, hau eskatuko da otorduen gastuak ordaintzeko:

· Gastuen orri bat aurkeztea, lagun bakoitzaren faktura indibidualizatuta
· Lagun bakoitzeko gastatutakoa UPV/EHUko arautegian ezarritakoaren azpitik egongo da.

Bai jardueraren publizitatean bai editatutako materialetan MDe-ren logoa azalduko da, betiere UPV/EHUren irudi korporatiboari buruzko arauak errespetaturik.

Jardueren gastuak ordainduko dira, behin gastuok aurkeztuta eta Master eta Doktorego Eskolak onartuta, baldin eta aurrez hauek aurkeztu badira:

· Fakturak: fakturak aurkezteko azken eguna 2017ko azaroaren 17a izango da. Hortaz, aurrekontuak ez du erantzungo aipatutako egun horretatik aurrera egindako gastuengatik.
· Jardueran izandako emaitzaren laburpena, bertan hauek jasoz:

o Jardueraren amaieraren data
o Jardueraren deskribapen laburra
o Azkenean gastatutako aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatuta
o Doktorego programa bakoitzera joandako lagunen kopurua

· Jarduerara joandako lagunek egindako gogobetetze inkestak

Proposamenak aurkezteko:

Proposamenak Master eta Doktorego Eskolari aurkeztuko zaizkio, doctorado.mde@ehu.es helbideari bidaliz, web-orri honetan aurkituko duzun formulario bidez eta puntu hauek zehaztuz:

  1. Jardueraren edukiak eta egutegia
  2. Jarduera proposatzen duten doktorego programak
  3. Proposatutako programa bakoitzeko jarduerara, ustez, joango den doktoregai kopurua
  4. Aurrekontua zehaztuta

Master eta Doktorego Eskolak 15 eguneko epean erantzungo die, gehien jota, proposamenei.

Gogoratu nahi dizuegu jarduerok parte hartzen duten doktoregaien Jardueren Dokumentuetan jaso behar direla.

Epea:

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2017ko  ekainaren 30 arte, betiere ezarritako aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Doktorego programa bakoitzak eskaera bakarrean parte har dezake.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es