UPPA-UPV/EHU mugaz gaindiko dok barnetegiak

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak (MDe) UPPA-UPV/EHU Mugaz Gaindiko Dok Barnetegiak antolatu ditu, Paue eta Aturriko Herrialdeetako unibertsitatearen  lankidetzaz, urriaren 16tik 19ra bitartean  Arantzazun (Gipuzkoa).

Zazpigarren urtez jarraian, dok barnetegien bidez gure doktoregaien gaitasunak garatu nahi dira geroko laneratzeari begira. Inguru eleanitzean (jarduerak ingelesez egingo dira) eta esperientziako talde pedagogiko batek lagunduta, bertaratuko direnek aukera izango dute nork bere proiektua komunean jartzeko, heziketan zehar jasotako jakintzak modu praktikoan garatuz eta diziplina eta kultur anitzeko taldeetan lan egiteari loturiko gaitasun berriak eskuratuz.

UPV/EHUko doktoregaiek eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatekoek elkarrekin bizi eta batera egingo dute lan lau egun horietan, parte hartzaileek inongo kosturik izan gabe.

Interesatuek emango dute izena webgune honetan (inskripzioa itxita). Horretaz gainera, agiri hauek erantsi beharko dituzte eskaneatuta:

  • Tesi proiektuaren laburpena ingelesez (gehienez, orrialde bat).
  • Gutun labur bat ingelesez, parte hartzeko duten interesa azalduz, eta tesi zuzendariaren oniritzia.
  • Ingeleseko B2 agiria (gutxienez).

MDe-k onartutakoen zerrenda argitaratuko du eta hortik aurrera jarraitu beharreko aginduak emango zaizkie izen ematea osatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolarekin: mde@ehu.eus

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es