Eduki publikatzailea

Jardunaldia: Ingeniaritza Didaktikoa Irakaskuntza Eleanitzerako

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/04

Datorren abenduaren 10ean Gasteizko Farmazia Fakultateko Areto Nagusian jardunaldi bat egingo da INGENIERITZA DIDAKTIKOA IRAKASKUNTZA ELEANITZERAKO izenarekin.


Hizkuntzaren Jabekuntza eta Erabilera ikerketa taldeak, eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu duen egun osoko jardunaldian Para una Ingeniería Didáctica de la Educación Plurilingüe , (Garcia-Azkoaga & Idiazabal (Eds.)) liburuaren aurkezpena egingo da, eta liburuan parte hartu duten hainbat adituren hitzaldiak izango dira. Horiekin batera, Genevako Unibertsitateko adituak  (Joaquim Dolz eta Sandrine Aeby) ere hitzaldi bana emango dute didaktikaren eta eleaniztasunaren ikerketen berri emateko.


Sarrera doan da eta zabalik dago ikasle, irakasle zein beste interesatuentzat.