Helburuak eta Aurrekariak

UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.


Katedraren helburuak

  • Hizkuntza Ondarearen inguruan irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta eskaintzea (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak).
  • Hizkuntza eta kultura Ondareari buruzko ikerketak egitea eta sustatzea.
  • Munduko Hizkuntza Ondareari buruzko ezagutza Euskal Herrian zabaltzea eta ondare hori gordetzeko beharraz gizartea sentsibilizatzea.
  • Euskal Herriko Hizkuntza eta Kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak bultzatu aldera ikerketak eta formazio ekimenak bultzatu.
  • Hizkuntza Ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartzea eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Hizkuntza-aniztasunaren balioaz herritarrak sentsibilizatzeko eta arduratzeko kanpainak burutu, baliabideak eraiki eta zeregin horietan aritzen diren beste erakundeekin elkarlana sustatu.

 


 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es