Ogi apurrak

Ikasketeen informazioa

OHARRA, NAUTIKA ETA ITSASONTZI MAKINERIA GOI ESKOLA TEKNIKOAN MATRIKULATUTA DAUDEN IKASLEENTZAT

Ikastegi honetan matrikulatuta dauden ikasleek jakin behar dute lanbide titulazioak lortzeko nahitaez izan beharko dute egina

OSASUN AZTERKETA (ITSASOKO GIZARTE INSTITUTUAN)

Osasun azterketa Itsasoko Gizarte Institutuan egin behar da, institutua baita itsasontzietako langileek itsasoratzeko nahitaez egin behar dituzten osasun azterketak egiten dituen erakundea. Osasun azterketaren helburua da egiaztatzea ikasleak ez daukala arazo fisikorik ez gaixotasunik eragotziko dionik itsas merkataritzako titulu profesionala lortzea.

MEDIKUAREN ZIURTAGIRIA EZINBESTEKOA DA

Medikuaren ziurtagiria ezinbestekoa da:

1. Merkataritzako ontzietan zerbitzu profesionalak betetzeko.

2. Ontzian praktikak egiteko (Itsasketako Graduko eta Nautika eta Itsas Garraioko Graduko irakasgaia).

3. Itsasketa espezialitateko ziurtagiria lortzeko egin beharreko praktiketarako.

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es