PRESENTACION

Aurkezpena

Garapenerako Lankidetzaren Bulegoa, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzari atxikia, UPV/EHUk sortu zuen zerbitzua da Garapenerako Unibertsitate Lankidetza (GUL) bultzatzeko, hau da, unibertsitate erkidegoak lankidetzaren helburu diren gizarteen gaitasunak -unibertsitate eta hezkuntza  sektoreen gaitasunak batez ere- indartzeko egiten duen ahalegina bultzatzeko.

Egin-eginean ere, bulegoaren helburua unibertsitate erkidegoko kolektibo eta sektore ezberdinek garapenerako lankidetzan gauzatzen dituzten ahaleginak koordinatzea, bultzatzea eta bideratzea da.

EHUn espezialista ugari dauzkagu, prest egongo liratekeenak hainbat arlo eta programatan nazioarteko lankidetza ekintzetan parte hartzeko. Hori dela eta, Garapenerako Lankidetza Bulegoak datu base bat prestatu du giza baliabide horien datuekin.

Irudia