Jardunaldiak eta ekitaldiak (2023/2024)

Jardunaldiak eta ekitaldiak (2023/2024)

Irudia

“Las que sobrevivimos” dokumentala

Eguna: 2024ko martxoaren 7an
Lekua: Farmazia Fakultatea

Martxoaren 8a dela eta, 2024ko martxoaren 7an Farmamundik ekoitzitako “Las que sobrevivimos” Itxaso Díazen dokumentalaren emanaldia egingo dugu Farmazia Fakultateko Areto Nagusian arratsaldeko 18:00etan. Mezu honen bidez ekitaldi horretara gonbidatu nahi zaitugu, eta bide batez.

Iraganeko eta egungo gerra askoren errealitatea jasotzen duen dokumentala da. Bertan, Kongoko sei emakume, Kenyan eta Ugandan errefuxiatuak, Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka belikoan jasan duten sexu-indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalak gainditzeko borroka ageri da.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, solasaldia izango dugu Farmamundiko eta hainbat elkartetako ordezkariekin.

 

Irudia

Gizarte konpromisoa ikerketa akademikoko lanetan 

Eguna: 2024ko martxoaren zehar
Lekua: Basoko Etxea (Sarriko)

Gustatuko litzaizuke esperientzia batean parte hartzea, non TFG/TFMak aberasten lagunduko genukeen proposamen feministetatik, dekolonialetatik, herri-hezkuntzatik, ikerketa-ekintzatik, partaidetza-ekintzatik eta abarretatik abiatuta, eta, gainera, hainbat subjekturen arteko lankidetzarekin?

2024ko martxoan Sarrikoko Basoko Etxean izango den Hegoako hezkuntza taldeak bultzatutako ekimen batera gonbidatu nahi zaitugu. Ikerketa-jarduera gizarte-eraldaketarekin lotu nahi duen jarduera da, eta irakasleei zein ikasleei zuzenduta dago. 

Informazio gehiago behar baduzu eta/edo iruzkinen bat baduzu, idatzi edo deitu telefono honetara: 94 601 70 46 (Amaia) Hegoako hezkuntza-taldea.

Irudia

 

Boluntariotza Farmazia Fakultatean 

Eguna: 2023ko irailaren 27a
Ordua: 12:00 -14:00
Lekua: Ekitaldi Aretoa