Eduki publikatzailea

Arrisku Psikosozialen Ebaluazioa: azken emaitzak

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/13

Urtebete luzeko lanaren ostean (2012ko urria-2014ko otsaila), lan taldeak UPV/EHUko plantilaren arrisku psikosozialen ebaluazioa amaitu du.

2013ko urrian prebentzio zirkuluak eratu ziren, eta haietan parte hartu zuten unibertsitateko 27 langilek (8 irakaslek eta AZPko 19 langilek), lan taldeko kideek (6) eta SGS enpresako prebentzio teknikariak. 18 lan saio egin zituzten egoera psikosozial desegokienen jatorria aztertzeko eta prebentzio neurriak proposatu ziren hauek zuzentzeko.

Behin hori eginik, 2014ko martxoaren 12an, Campusarteko Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari azken txostena aurkeztu zaio, behin betiko emaitza eta proposamenekin.

Txosten osoa unibertsitateko web orriaren esteka honetan dago: Arrisku Psikosozialen Ebaluazioaren emaitzak.

Azkenik, lan taldeak eskerrak eman nahi dizkie arrisku psikosozialen ebaluazio honetan parte hartu duten UPV/EHUko langile guztiei.

Galderarik izanez gero, posta elektronikoz jo dezakezu lan taldearengana (riesgospsicosociales@ehu.es edo arriskupsikosozialak@ehu.es).

Adeitasunez,

Arrisku Psikosozialen Ebaluaziorako Lan Taldea