Segurtasunerako eta osasunerako batzordeak

comites_seguridad_salud

Segurtasun eta osasun batzordeak

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordea kide anitzeko organo paritarioa da, UPV/EHUko arriskuen prebentzioari buruzko plan, programa eta ebaluazioen inguruan aldiro-aldiro proposamenak eta kontsultak egiteko batetik, eta segurta-sun eta osasun politika egokia antolatu, zaindu eta hobetzeko bestetik. Batzorde hori da UPV/EHUko funtzionarioen lan baldintzak arautzeko akordioan eta lan kontratua duten UPV/EHUko langileen hitzarmen kolektiboan aipatzen dena.

Segurtasun eta Osasun Batzordearen zereginak legeria aplikagarrian daude, eta baita funtzionarioen lan baldintzak arautzeko akordioan eta lan kontratua duten langileen hitzarmen kolektiboan.

UPV/EHU hiru campusetan banatuta dagoenez -bana egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako bakoitzean-, bidezkoa da campusetako bakoitzean segurtasun eta osasun batzorde bat sortzea, baita Campus Arteko Batzordea ere campus bati baino gehiagori eragiten dion prebentzio arloko jarduerak koordina ditzan.

Campusetako batzordeen lurralde eskumenak campusetako bakoitzeko ikastegi guztiei eragingo die.