Aurkezpena

Kimika Organikoa II saila Kimika Organikoaren jakintza arloko irakasle eta ikertzaileek osatzen dute; horiek Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irakasten dute. Sailak Zientzia eta Teknologia Fakultatean du egoitza, bertan baitauka idazkaritza (CD-2 eraikina, 2. solairua).

Kimikako, Biokimikako, Biologiako, Ingeniaritza Kimikoko eta Haur nahiz Lehen Hezkuntzako tituluetan ematen ditugu eskolak. Enborreko irakasgaiez gain, hautazkoak ere eskaintzen ditugu. Hautazko irakasgaiak kontu handiz aukeratu ditugu, ikasleek beren ingurune sozioekonomikoarekin zerikusia duten gaiekin osa dezaten prestakuntza akademikoa, etorkizunean laneratzea erraztuko dien informazio praktikoa eskaintzeko asmoz. Irakasgai gehienak euskaraz eta gaztelaniaz ematen ditugu.
Era berean, saila Unibertsitateko Eleaniztasun Planeko partaidea denez, 2 irakasgai eskaintzen ditugu ingelesez.

Graduondoko irakaskuntzari dagokionez, Kimika Organikoa II sailak Kimika Sintetiko eta Industrialari buruzko master bat eskaintzen du. Sailen eta unibertsitateen arteko master hori Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Valladolideko Unibertsitatearekin batera eskaintzen dugu, Sintesi Kimikoan adituak prestatzeko asmoz.

Era berean, Kimika Sintetiko eta Industrialeko doktoregoa ere eskaintzen dugu. Nazioan entzute aitortua duenez, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren "Kalitatezko Aipamena" lortu du 2003/2004 ikasturtetik gaurdaino.

Irakaskuntza-jardueraz gain, sailak zenbait ikerketa-lerro garatzen ditu (informazio zehatzagoa orri honetan) Kimika Organikoaren puntako arloetan, finantzatutako proiektuei, argitalpenei eta defendatutako doktore-tesiei buruzko atalean ikus daitekeen moduan.

Saila dinamikoa eta bizia denez, etengabe programatzen ditugu asmo handiko irakaskuntzako eta ikerketako jarduera berriak, eta mintegi eta hitzaldi asko jasotzen ditugu nazioko nahiz atzerriko irakasle bisitarien eskutik.

Bisita gaitzazue. Merezi du!

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es