Ogi apurrak

Masterra eta doktoregoa

Kimika Organikoa II saila arduratzen da Kimika Sintetiko eta Industriala masterra antolatzeaz.

Master horrek barne hartzen ditu UPV/EHUko Kimika Organikoko ikerketa-lerro guztiak, eta Kimika Organikoa I sailarekin batera antolatzen dugu. Unibertsitate arteko masterra denez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Valladolideko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatzen dugu. Masterraren helburua Sintesi Kimikoan adituak prestatzea da, bai enpresa-munduan aritzeko bai ikertzaile/irakasle gisa aritzeko; hortaz, metodologia sintetikoan, lehengaien edo/eta "fine chemicals" (substantzia kimiko puruak) delakoen prestaketan, egituren determinazioan eta banaketa- nahiz garbiketa-tekniketan adituak prestatuko ditugu.

Prestakuntza aurreratua egin osterako (masterra, 2. zikloa), sailak Kimika Sintetiko eta Industrialeko doktoregoa eskaintzen du. UPV/EHUk Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (UpNa) batera antolatzen duen unibertsitate arteko programa horren helburua Sintesi Kimikoko ikertzaileei prestakuntza integrala eskaintzea da.

Indormazio xehatuagoa ikusteko, klikatu hemen

Sintesi Organikoan prestakuntza aurreratua jaso nahi baduzu, saileko taldeek lantzen dituzten ikerketa-lerroei, haien arduradunei eta ikertzaileei buruzko informazioa eskura dezakezu.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es