Ogi apurrak

Ohiko galderak 2017/2018: 1.go mailako matrikula

Zer gertatzen da matrikula egiteko hitzordura berandu helduz gero edo data pasatuz gero?

Dagokion egunean ikaslea ez badoa matrikula egitera, gal lezake plaza, beste norbait onartu badute.

Noiz egin dezaket behin-behineko matrikula?

UPV/EHUn lehenengo aldiz sartzen den ikasleak dokumentu bidez (espainiako beste unibertsitate publiko batean egindako eskaria aurkeztuz) egiaztatzen badu beste unibertsitateren batean onartzearen zain dagoela, behin-behineko matrikula egin ahal izango du.

Zeintzuk dokumentu behar ditut matrikula egiteko?

  • Estatistika datuen inprimakia.
  • NAN edo pasaportearen fotokopia
  • Argazki bat, atzeko aldean izena eta abizenak dituena
  • Matrikularen ordainketa helbideratzeko agiria
  • Matrikulako prezio publikoetatik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, ikasketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera, 2017ko ekainaren 20koa.  Horrela, familia ugariak, guraso bakarreko familiak edo beste era batekoak, terrorismoaren biktimak eta horren senideak, ezgaitasunen bat duen kideren bat duen familia eta genero-indarkeriaren biktimen kasuetan, ikasleak administrazio edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta bertan 2017ko urtarrilaren 1ean etxe horretan bizi ziren guztiak agertuko dira.
  • Beka eskaria edo eskariaren gordekina, beka eskatu gura izanez gero.
  • Gizarte Segurantzako afiliazio agiria eskola asegururako (informazio telefonoa: 901502050)

Matrikula ordaintzeko zeintzuk modalitate daude UPV/EHUn?

  • Bankuko kontu bat ematea horra helbideratzeko (2 epe gehienez ere)
  • Ordainagiri pertsonalizatua (2 epe gehienez ere)

Joan daiteke beste pertsona bat nire ordez matrikula egitera?

Bai, beti ere ikaslearen ordez doan pertsona baimendua bada eta hitzorduaren egunean eta orduan agertzen bada behar diren dokumentuekin.

Non egin behar dut matrikula?

Ikasketak eskaintzen diren ikastegiko idazkaritzan. Ikastegi horren helbidea onarpen zerrendetan agertuko da.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es