45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba

412/2014 Errege Dekretuak, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak arautzen dituenak, 45 urtetik gorakoentzako sarrera-proba aurreikusten du bere IV. kapituluan. UPV/EHUk 45 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko proben arautegia onartu zuen, eta 2009ko irailaren 14ko EHAAn eman zen argitara.

Probetarako matrikula

Matrikulatu ahal izango dira beste bide batetik unibertsitatean sartzeko titulazio akademikorik ez daukaten 45 urtetik gorako pertsonak, proba egiten den urte naturalean bete badituzte urteak.

Izena 2017ko otsailaren 6tik 10era eman ahal izango da, campusetako errektoreordetzetan, Sarbide Bulegoan eta http://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/ helbidean.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Eskaria behar bezala betea, hartarako dagoen inprimakian edo web orrian.
  • NANaren, pasaportearen edo adina frogatzen duen beste dokumentu ofizial baten jatorrizkoa eta fotokopia, biok erkatzeko.
  • Tasen murrizpena edo salbuespena izateko eskubidea frogatzen duen indarreko dokumentuaren fotokopia.
  • Interesatuaren zinpeko aitorpena, dioena interesatuak ez daukala titulazio edo ikasketarik unibertsitatera sartzeko bidea ematen dionik.

Probaren egitura orokorra

Probak bi zati ditu:

Lehenengo zatia

Zati honen helburua da ikustea ea ikaslea egokia den unibertsitateko ikasketak egiteko, horretarako behar den heldutasuna daukan eta arrazoitzeko eta adierazpen idatzirako gaitasuna duen. Hiru azterketa ditu:

  • Testu-iruzkina
  • Gaztelania
  • Euskara. Euskarako azterketa ez egiteko aukera izango du ikasleak, baldin eta behar bezala egiaztatutako aparteko arrazoiren bat badauka:
    • 1971/01/01a baino lehen jaioa izana.
    • Derrigorrezko irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egina izana.
    • Ohiz kanpoko beste kausa batzuk, behar bezala dokumentatuak, salbuespen hori justifikatzen badute. Aurkeztutako eskaerak Antolakuntza Batzordeak ebatziko ditu, edo eskuordetzeagatik, Batzordearen lehendakariak, hau da, UPV/EHUra Sartzeko Zuzendariak.

Azterketak 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probetako berak izango dira, egun eta leku berean egingo dira eta epaimahaiak ere berak izango dira.

Aurten proba izango da maiatzaren 5ean, ostirala.

Bigarren zatia

Elkarrizketa, interesatuak kasuan kasuko ikasketak egiteko dituen ezaugarri eta ezagutzak balioesteko. Elkarrizketa pertsona adituek egingo dute eta emaitza Gai edo Ez Gai izango da. Elkarrizketa egin ahal izateko nahitaezkoa da lehenengo zatia gaindituta izatea.

Kalifikazioa

Azken kalifikazioa ariketetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da: 0tik 10era bitarteko kalifikazioa izango da bi dezimalekin adierazia eta ehunenekorik hurbilenekora borobildua, eta hirugarren dezimala 5 denean, ehunenekorik handienera.
Unibertsitatean sartzeko proba osoa gainditzeko, gai kalifikazioa lortu behar da elkarrizketan, eta gutxienez bost bat azken kalifikazioan, eta batez bestekoa egiteko, beharrezkoa izango da ariketa bakoitzean gutxienez lau bat ateratzea.

Erreklamazioa

Ikasleak erreklamazio eskaria egin diezaioke unibertsitateri idatzi arrazoitu baten bidez; horretarako hiru egun balioduneko epea izango du kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es