Unibertsitatera sartzeko proben ordutegia - 2016 urtea

Ohiko deialdia: ekainaren 8, 9 eta 10ean

Ezohiko deialdia: uztailaren 6, 7 eta 8an

Ordutegia

Probaren ordutegia
  Asteazkena Osteguna Ostirala
08:45 – 09:00 Aurkezpena - -
09:00 – 10:30
  • Gaztelania eta literatura
  • Diseinua
  • Literatura unibertsala
  • Matematika II
  • Atzerriko hizkuntza
10:30 – 11:15 Atsedenaldia
11:15 – 12:45
  • Filosofiaren historia
  • Espainiako historia
  • Lurraren eta ingurumenaren zientziak
  • Ikus-entzunezko kultura
  • Enpresaren ekonomia
  • Euskara eta literatura
12:45 – 13:30 Atsedenaldia
13:30 – 15:00 Atsedenaldia
  • Marrazketa artistikoa II
15:00 – 16:30
  • Fisika
  • Latina II
  • Musikaren eta dantzaren historia
  • Marrazketa teknikoa II
  • Geografia
  • Analisi musikala II
-
16:30 – 17:15 Atsedenaldia -
17:15 – 18:45
  • Biologia
  • Elektroteknia
  • Grekoa II
  • Gizarte zientziei aplikaturiko matematika II
  • Artearen historia
  • Kimika
  • Industria-teknologia II
-

 

Aurkezpena

Fase orokorreko azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Aurkezpenean proba egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten...). Ez da aldaketarik onartuko, ez bada kodeen orriko informazioa ez datorrela bat gordekinean jasotakoarekin. Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da onartuko aldaketarik matrikulan ez bazaio epaimahaiari eskatu asteazkeneko13:00ak baino lehen.

Fase espezifikoa bakarrik egingo duten ikasleak

Epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Bi gai edo gehiagoren azterketa ordu berean duten ikasleak

Probak bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan (11:15 edo 17:15) badira, lehenengo orduko azterketak (09:00 edo 15:00) hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

Marrazketa Artistikoa II

Marrazketa Artistikoa II-ko azterketa, bere ezaugarri bereziengatik, Leioako Campuseko Arte Ederren Fakultatean egingo da ostiralean. Azterketa hau egiten dutenek toki hauetan egingo dituzte Atzerriko Hizkuntzako eta Euskara eta literatura ko azterketak:

  • Egoitza Leioako Campusa duten epaimahaietako ikasleek, beren epaimahaiarekin.
  • Gainerako ikasleek, Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

Marrazketa Artistikoa II

Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

Musika

Musikaren eta Dantzaren Historiako azterketarako eta Musika Azterketa II-ko azterketarako ikasleek CD jogailua eraman beharko dute.

Mugikorrak

Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es