Batxilergotik sartzea

Proba

Fase bi dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea.

Sarbide fasea:

Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:

  • Gaztelania eta Literatura
  • Euskara eta Literaturako
  • Espainiako historia
  • Atzerriko 1. hizkuntza II: ingelesa, frantsesa edo alemana
  • Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia:

- Zientziak: Matematika II

- Giza eta Gizarte Zientziak:

  • Giza Zientziak bidea: Latina II
  • Gizarte Zientziak bidea: Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II

- Arteak: Artearen Oinarriak II

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du.

Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.

Onarpen fasea:

Borondatezkoa da. Haren helburua da gradu baterako nota hobetzea. Ikasleak gehienez lau gai aukeratu ahal izango ditu: hautazko enborrekoak izanik Batxilergoan aukeratutako modalitatekoak ez direnak hurrengo hauen artean:

Biologia, Marrazketa Teknikoa II, Fisika, Geologia, Matematika II, Kimika, Enpresa Ekonomia, Geografia, Grekoa II, Artearen Historia, Filosofiaren Historia, Latina II, Matematika Gizarte Zientziei Aplikatua II, Arte Eszenikoak, Ikus-entzunezko Kultura II, Diseinua, Artearen Oinarriak II, Ingelesa.

Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

Bigarren hezkuntzako ikastetxearen bidez izena ematen duenean ikasleak adierazi beharko du zein irakasgairen azterketa egingo duen onarpen fasean, bigarren hau eginez gero.

Batxilergoko bigarren mailako modalitateko gai jakin bateko azterketak berdinak izango dira sarbide fasean eta onarpen fasean. Bi aukera izango dituzte, eta ikasleak horietatik bat hautatu beharko du. Edozelan ere, aukera itxiak izango dira.

Proba gainditzeko zer behar den

Batxilergoko notaren eta sarbide faseren kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseri) 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak sarbide fasean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Nota hobetzea

Nahi izanez gero, sarbide faseko kalifikazioa edo onarpen faseko gairen bateko kalifikazioa hobetzeko aukera ematen da. Azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada. Sarbide fasea gaindituz gero, nota hori gorde egingo zaio ikasleari mugarik gabe; onarpen faseko notak, berriz, azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio.

Kalifikazioak berrikustea

1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.
2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.
3. Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.
4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.
5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.
6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.
7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen-nota

Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduetan, onarpen-nota erabiliko da plazak esleitzeko. Onarpen-nota formula honen arabera kalkulatzen da:

  • Onarpen-nota (GON) = 0,6* BK + 0,4* SFK + C1* M1 + C2* M2 + C3*M3
    • BK = Batxilergoko kalifikazioa
    • SFK = Sarbide faseko kalifikazioa
    • M1, M2 eta M3 = Gainditutako irakasgaien kalifikazioak
    • C1, C2 eta C3 = Haztapen koefizienteak
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es