Unibertsitatera Sartzeko Probaren epaimahaiak

GARRANTZITSUA

Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Unibertsitate aurreko ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten ikasleek ondoko epaimahaietan egingo dute azterketa:

- Araba:  6. epaimahaia
- Bizkaia:   4. epaimahaia
- Gipuzkoa:   2. epaimahaia

Ikasleak deituta daude asteazkenean 8:45ean kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara fase orokorrera aurkezten direnak baino ez dira etorriko.

Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.

Marrazketa artistikoa II-ko azterketa, beren ezaugarri bereziengatik, Leioako Campuseko Arte Ederren Fakultatean egingo da ostiralean. Marrazketa Artistikoa II gaiko azterketa egin behar dutenek Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioako Campusean) egingo dituzte Euskara eta literaturako eta atzerriko hizkuntzaren azterketak. Horren berri eman beharko diote epaimahaiari.


Musikaren eta dantzaren historia, Analisi musikala II, Ikus-entzunezko kultura eta Diseinu gaien azterketak kasuan kasuko epaimahaian egingo dira gainontzeko azterketekin batera. Musikaren eta dantzaren historiako eta/edo Analisi musikala II-ko azterketak egin behar dituztenek CD erreproduzitzailea eta entzungailua eraman behar dituzte.

Marrazketa tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …
 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es