Goi Mailako Heziketa Zikloetatik sartzea

  • Goi mailako prestakuntza zikloko tituluak unibertsitatera sartzeko eskubidea emango dio ikasleari. Unibertsitatera sartzeko nota (USN) zikloko batez besteko nota izango da.
  • Onarpen nota hobetzeko, aukera izango du aztergai diren gaietako edozeinetara aurkezteko, enborreko orokorrak barne. Graduetarako onarpen nota (GON) kalkulatzeko era Batxilergoko ikasleentzako bera izango da.
  • Graduaren jakintza adarrarekin lotutako profesioetako prestakuntza zikloren bat egin duten ikasleek lehentasuna izango dute mota horretako ziklorik egin ez duten ikasleen aldean.

Onarpen nota

Uztailaren 29ko 310/2016 Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartu ahal izateko, lehen aipatu diren tituluak dituzten ikasleak fase espezifikora aurkeztu ahalko dira onarpen nota hobetzeko. Fase espezifiko hori honako irizpide hauen araberakoa izango da:

  • Ariketetan ebaluatuko diren gaien edukia izango da batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgaien curriculumerako ezarritakoa.
  • Ikasle bakoitzak gehienez lau ariketa egin ahalko ditu, berak aukeratzen dituenak.
  • Ariketa bakoitzean bi aukera egongo dira eta ikasleak bat aukeratu beharko du.
  • Ariketa bakoitza 0tik 10 puntura bitartean kalifikatuko da, bi zifra dezimalekin. Azterketa gainditzeko gutxienez 5 puntuko kalifikazioa lortu behar da.
  • Unibertsitate publikoek kasuan kasuko onarpen notaren arabera esleituko dituzte plazak. Nota hori behean agertzen den formularen arabera kalkulatuko da eta hiru zifra dezimal izango ditu.
    • Onarpen nota (GON) = USN + C1*M1 + C2*M2 + C3*M3
      • USN = Heziketa zikloko batez besteko nota.
      • M1, M2, M3 = Gainditutako irakasgaien kalifikazioak.
      • C1, C2, C3Haztatzeko parametroak.

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es