Lankidetza bekak

Unibertsitate-ikasketen azken mailetako ikasleei irakaskuntza eta ikerkuntzarako unibertsitate-ikastegietan lankidetzan aritzeko aukera eskaintzen dieten bekak dira, ikasketekiko bateragarritasun-erregimenean, ikasketekin zuzenean loturiko ikerkuntza-lanetan hasteko.

Baldintzak

  • Lanbide-jardueretarako gaitasuna ematen duen titulu akademikoaren jabe ez izatea.
  • Ikasturtean ikasketak bukatzeko egin beharreko irakasgai edo kreditu guztietarako matrikula egina izatea.
  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan, matrikulatzera doan mailaren aurreko maila guztiak gainditurik izatea.
  • Aurreko ikasturteetan batez besteko jakin bat izatea, unibertsitate-tituluaren araberakoa.
  • Lankidetza-proiektu bat prestatzea, proiektua egiteko aukeratu den unibertsitate-sailak behar bezala bermatua.

Inprimakiak eta aurkezpen-lekuak

Inprimaki ofizialak Campuseko Errektoreordetzetan edo Beken Bulegoan eskura daitezke:

  • Arabako Campusa. Izardui Komandantea 2. 01005 Gasteiz
  • Gipuzkoako Campusa. Ignacio Mª Barriola eraikina - Elhuyar plaza 1. 20018 Donostia
  • Bizkaiko Campusa. Ikasleen Atala – Beken Bulegoa. I. Ikastegiaren eraikina – Beheko solairua. 48940 Leioa
  • Larrako-etxea. Agirre Lehendakariaren etorbidea, 81. 48015 Bilbo

Inprimakiak leku horietan aurkeztu beharko dira. Era berean, aurrez aipatutako webguneetan izango dira eskuragarri.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es