Ogi apurrak

Eusko Jaurlaritzaren ikasketetako bekak eta laguntzetarako deialdi orokorra

Eusko Jaurlaritzak atera du deialdia 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasketetarako laguntza-bekak ematen ditu, administrazio egoitza Euskal Herrian izanik,  ikasturte honetan deialdian zehaztutako goi mailako ikasketaren bat egingo duten ikasleentzako.

Beka horiek lortu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, batzuk ikasketen arlokoak eta, beste batzuk, ekonomiaren arlokoak.

Unibertsitate mailako zein ikasketetarako eskatu ahal diren laguntzak:

  • Graduaren titulua lortzera bideratutakoetarako.

Laguntza motak

  • Matrikula.
  • Material didaktikoa.
  • Hiriarteko joan-etorriak, autonomia-erkidegoaren barruan.
  • Probetxu akademikoa.
  • Egoitza.
  • Ezohikoa

Aurkezpen tokia eta epea

Ikasleak sartu beharko du Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren web-orrian erregistratzeko eta eskaria betetzeko. Orri honetan, era berean, informazio gehiago ere eskuratu ahal izango duzu.

Bekaren eskaera matrikula egiten den lekuan aurkeztu behar da 2017ko uztailaren 3tik urriaren 2ra.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es