Ogi apurrak

Master Ofizialak ikasteko Beken deialdia

Ikasturte honetan Master Ofizialak egiteko asmoa duten ikasleentzako laguntzen deialdia da.

Beka horiek lortzeko hainbat baldintza bete behar dira, ekonomikoak batzuk eta ikasketei lotutakoak beste batzuk.

Ikasketa-baldintzak

  • Master ofizial batean matrikulatuta egotea (gutxienez, 60 kreditukoa).
  • Batez besteko nota, kasuen arabera, Masterra egiteko aukera ematen duten ikasketen espedientean adierazitakoa baino altuagoa izatea.

Bekaren osagaiak

  • Irakaskuntzako zerbitzuen prezioak ordaintzeko laguntza.
  • Laguntza orekatzailea.
  • Lekualdatzeetarako laguntza.
  • Ikasmaterialerako laguntza.
  • Egoitzarako laguntza.

Inprimakiak eta aurkezpen-lekuak

  • Inprimaki ofizialak UPV/EHUko ikastetxe guztietan eskuratu ahal izango dira, bai eta Eusko Jaurlaritzako web-orrian ere. Orri honetan, halaber, informazio gehiago ere eskuratu ahal izango duzu.
  • Bekaren eskaera matrikula egiten den lekuan eta egunean bertan aurkeztu behar da.
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es