Ogi apurrak

Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

 

   1. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa (plan zaharretan) edo 60 kreditu (plan berrietan) eta baldin eta matrikula-epeak behin amaituta bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira.

    UPV/EHUk berak ikasketa plangintzan edo programazioan horrela zehaztuz gero, posible izango da titulazioko lehenengo mailan hasita egitea ikasketa desberdinak aldi berean.

   2. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak lehendik hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ikaslearen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probetako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskaerak 2016ko irailaren 2tik 7ra bitartean aurkeztu behar dira, biak barne, campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan.

   3. Lehenengo ikastarotik gorako ikastaroetarako, ikasketak aldi berean egiteko eskaria, ikasketak berriro hartu nahi diren ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko da, 2016ko uztailaren 4tik 8ra eta ikastegiko dekano edo zuzendariak ebatziko ditu eskariok, errektoreak eskuordetzan emandako ahalmena erabiliza.
   4. UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bat izango du irekita unibertsitatean, ikasketa desberdinak aldi berean egiten ari diren ikasleek izan ezik, artikulu honetan zehaztutakoari jarraituz.

Eskaria egiteko epea: 2016ko irailaren 2tik 7ra, lehen mailarako.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es