Ohiko galderak 2017/2018: Izen-ematea

Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen bidez unibertsitaterako izena eman eta gero, beste gestioren bat egin behar dut UPV/EHUn sartzeko?

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioko azterketa egiten duten ikasleak, behin hori gaindituz gero, unibertsitatera etorri behar dira izena emateko eskaria berresteko, honako egun hauetan:

  • 2017ko ekainaren 19tik 23ra - ohiko deialdia
  • 2017ko uztailaren 17tik 21era - ezohiko deialdia

Izena emateko eskaria BERRETSI ezean ikasleak ezin izango du matrikula egin.

Zer egin behar dut izena emateko eskaria berresteko?

Modu hauetara egin dezakezu: Internet bidez edo unibertsitaterako sarbide bulegoetara edo campuseko errektoreordetzetako batera joanez.

Zenbat gradu eska ditzaket?

Gehienez 8 gradu eska ditzakezu.

Ordena garrantzitsua al da?

Bai, oso garrantzitsua. Izan ere, onarpena ikasleak markatutako ordenaren arabera egiten da.

Zer gertatzen da 2. aukeran onartzen banaute eta nik lehenengoa nahi badut?

Onartua izan zaren graduan matrikulatu behar zara, interesatzen bazaizu; gero, zain egon ea onartuen hurrengo zerrenda argitaratzen denean toki hutsik dagoen zuk nahi zenuen titulazioan.

Zelan jakin nezake noiz egin behar dudan unibertsitateko matrikula?

Onartuen zerrendak argitaratuko dira (www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso), matrikula egiteko egun eta orduaren berri emateko. Zerrendok data hauetan argitaratuko dira:

  • I. FASEA

(Ohiko deialdia)

  • 1. zerrenda: uztailak 15
  • 2. zerrenda: uztailak 22
  • 3. zerrenda: uztailak 27

 

 

  • II. FASEA

(Ezohiko deialdia)

  • 4. zerrenda: uztailak 29
  • 5. zerrenda: irailaren 7
  • 6. zerrenda: irailaren 16

Pertsona bat ez bada sartzen lehenengo ordenazioan, hurrengoetan begiratzen jarraitu behar izango du.

Etxera ez da gutunik bidaliko.

Badago itxarote zerrendarik?

Bai.

Goi mailako prestakuntza ziklo bat egin badut, nik ere berretsi behar dut izena emateko eskaria?

Ez, goi mailako prestakuntza zikloetako ikasleek ez dute izena emateko eskaria berretsi behar, euren ikastetxearen bidez eman baldin badute izena.

Itzulpengintza eta Interpretazioko graduan matrikulatu nahi badut, nahikoa da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gainera, Itzulpengintza eta Interpretazioko graduan sartzeko proba espezifikoak gainditu beharko dituzu. Proba horietarako matrikula 2017ko maiatzaren 12tik 19ra egin behar da, egun bi horiek barne, Gasteizko Letren Fakultatean edo web gunearen bidez.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien graduan matrikulatu nahi badut, nahikoa da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gainera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien graduan sartzeko proba espezifikoak gainditu beharko dituzu. Proba horietarako matrikula 2017ko apirilaren 19tik 26ra egin behar da, egun bi horiek barne, Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean edo web gunearen bidez.

Batxilergoko ikastetxean ez dut egin izena emateko eskaria, nola eta noiz egin behar dut izena emateko eskaria?

Izena emateko epea 2017ko ekainaren 15etik uztailaren 3ra izango da, biak barne. Eskaria (www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso) web orrian egin daiteke edo posta ziurtatuz bidali Sarbide Bulegora dagokion dokumentazioarekin.

Ea onartuta nagoen jakiteko, zer egin behar dut?

Onartuen zerrendak www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso web orrian argitaratuko dira.

Nolakoa da ikasleak UPV/EHUn onartzeko prozedura?

  1. Ikasleak onarpen notaren arabera ordenatzen dira eskatutako gradu bakoitzean.
  2. Onartuen zerrenda bat argitaratzen da eta zerrenda horretan ikasleari plaza bakarra esleitzen zaio gradu bakarrean. Zerrenda argitaratzearekin batera, ikasleari hitzordua jartzen zaio matrikula dadin.
  3. Une horretatik aurrera, ikaslea:
    • Itxaron zerrendan geratzen da onartua izan den titulazioaren aurretik eskatuak zituen titulazioetan.
    • Baztertuta geratzen da onartua izan den titulazioaren ondotik eskatuak zituen titulazioetan.
  4. Ikasle bat titulazio batean onartu badute eta ikasleak ikasketa horiek egin nahi baditu, adierazten zaion egunean egin behar du matrikula. Ez badu matrikula egiten, plazari uko egiten diola ulertzen da. Itxaron zerrendetatik ez dute inolaz ere kanporatuko.
  5. Lehenengo matrikulaldia bukatutakoan, hutsik dauden plazak errekuperatzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da.
  6. Eta horrela, plaza guztiak esleitu arte.

Noiz arte egon naiteke itxaron zerrendan?

Gradua ixten den arte.

Goi mailako prestakuntza ziklo bateko ikaslea banaiz, gradu guztietarako sarbidea izan al dezaket?

Bai, baina graduaren jakintza adarrarekin lotutako profesioetako prestakuntza zikloren bat egin duten ikasleek lehentasuna izango dute mota horretako ziklorik egin ez duten ikasleen aldean.

Goi mailako prestakuntza zikloko ikaslea banaiz, zein da nire onarpen nota?

  • Onarpen-nota = ZBN +  C1*M1 + C2*M2 + C3*M3
    • ZBN = prestakuntza zikloko kalifikazioa
    • C1, C2, C3 = haztapen koefizienteak
    • M1, M2, M3 = gainditutako irakasgaien kalifikazioak, UPV/EHUk bere ikasketetan onartua izateko ezarritako irizpideei jarraituz

Gradu batean baino gehiagotan onartuta egon naiteke?

Ez, onarpena bakarrik da gradu batetarako ikasleak eskarian zehaztutako hurrenkeraren arabera.

Nola jakin dezaket zein egoeratan dagoen UPV/EHUn sartzeko egin dudan eskaera?

Webean begiratu behar duzu: Izena emateko eskariaren kontsulta.

Zer da plaza muga?

Urte bakoitzean titulazio jakin batean onartzen den ikasle berrien gehieneko kopurua da.

Zer da gutxieneko nota?

Ikasturte jakin batean titulazio jakin batean onartutako azken ikaslearen kalifikazioa da. Gutxieneko nota gutxi gorabeherako erreferentzia da hurrengo ikasturterako, ez da finkoa eta eskaintzen den plaza kopuruaren, eskari kopuruaren eta eskatzaileen kalifikazioen araberakoa da.

Eska nezake plaza unibertsitate batean baino gehiagotan?

Gura duzun beste unibertsitate eta titulaziotan egin dezakezu eskaria. Dena dela, kontuan hartu behar duzu plazak eskatu eta esleitzeko prozedurak eta epeak autonomia erkidegoek jartzen dituztela, eta desberdinak izaten direla.

Zer da sarrera kupoa?

Sarrera kupoa da titulu bakoitzean sarbide bakoitzerako legez gordeta dagoen plazen ehunekoa. Titulu bakoitzeko plazak kupoetan banatzen dira: batetik, multzo orokorra dago eta, besterik, plazen ehuneko edo kupo jakin bat gorde behar zaien beste talde batzuk.

Batxilergo-hautaprobetatik eta Lanbide Heziketatik sartzeko moduan baldin banago, sarbide bietatik egin nezake eskaria?

Nahi beste sarbidetatik egin zenezake eskaria, baldin eta bakoitzerako baldintzak betetzen badituzu. Eskatzaile bakoitzari aukerarik onena esleituko zaio, erabili dituen sarbide guztien artetik.

Proba espezifikoa egin behar da ikasketa batzuetarako?

Bai, titulazio batzuetan sartzeko beharrezkoa da proba espezifikoa egitea, eta hori gainditu barik ez dago sartzerik, UPV/EHUn proba hori egiten da Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan.

Lehentasuna al dut UPV/EHUn sartzeko beste eskualde batzuetako ikasleen aurretik?

Ez, beste barruti batzuetako ikasleen parean zaude. Ikasle guztiek eska ditzakete plazak unibertsitate publikoetan, kontuan hartu barik Hautaprobak zein unibertsitatetan gainditu dituzten.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es