Ogi apurrak

Lan arloko esperientzia egiaztatua duten 40 urtetik gorakoentzako sarrera

412/2014 Errege Dekretuak, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak arautzen dituenak, lan esperientzia egiaztatuz sartzeko bidea aurreikusten du bere IV. kapituluan. UPV/EHUk arautegia onartu zuen, eta 2009ko irailaren 14ko eta 20114ko ekainaren 17ko EHAAn eman zen argitara.

Unibertsitatean bide honetatik sartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira: interesatuak egin gura dituen ikasketen arloan lan-esperientzia izatea, unibertsitatera beste bide batetik sartzeko aukera ematen dion titulaziorik ez izatea eta 40 urte beteak izatea unibertsitatean sartzeko eskaria egingo duen urte naturalean.

Bide honek ikasketa konkretuetan sartzeko era ematen du. Izena 2017ko otsailaren 6tik 10era eman ahal izango da, campusetako errektoreordetzetan eta Sarbide Bulegoan.

Eskariari buruzko erabakia ikastegiko dekano edo zuzendariak hartuko du -errektoreak horretarako eskumenak eskuordetuta ikastegiko Akademia Antolakuntzako Batzordeak zehaztutako irizpide objektiboei jarraituz. Batzorde horrek zehaztuko du zein esperientzia mota eskatuko den ikasketa bakoitzerako, nola egiaztatu beharko den esperientzia hori, nola balioetsiko den eta zeren arabera erabakiko den eskatzaileen hurrenkera. Edozelan ere, interesatuak elkarrizketa egin beharko du.

Lan-esperientziaz egindako balorazioak betiko balioko du unibertsitateko ikasketa jakin horietarako.

Ikastegiak balorazioa eta ikaslearen espedientea Sarbide Bulegora bidaliko ditu, unibertsitatean sartzeko prozedura orokorrari ekiteko.

Emaitzak UPV/EHUko Webean argitaratuko dira 2017ko maiatzaren 29an eta ikasleak erreklamazio eskaria egin diezaioke unibertsitateri idatzi arrazoitu baten bidez; horretarako hiru egun balioduneko epea izango du kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaria behar bezala betea, hartarako dagoen inprimakian.
  • NANaren, pasaportearen edo adina frogatzen duen beste dokumentu ofizial baten jatorrizkoa eta fotokopia, biok erkatzeko.
  • Tasen murrizpena edo salbuespena izateko eskubidea frogatzen duen indarreko dokumenturaren fotokopia.
  • Interesatuaren zinpeko aitorpena, dioena interesatua ez daukala titulazio edo ikasketarik unibertsitatera sartzeko bidea ematen dionik.
  • Curriculum vitae behar den bezala dokumentatua.
  • Lan-bizitzaren agiria.

Bide horretatik soilik sartu daiteke beren ikasketa-planetan aurreikusi eta horrela arautu duten graduetara.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es