Matrikularako dokumentazioa

Ikasle guztiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Datu estatistiko eta ekonomikoen inprimakia .
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Argazki bat, atzean izena eta deiturak idatzita.
  • Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia .
  • Matrikulako prezio publikoetatik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, ikasketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera, 2017ko ekainaren 20koa.                                                                Horrela, familia ugariak, guraso bakarreko familiak edo beste era batekoak, terrorismoaren biktimak eta horren senideak, ezgaitasunen bat duen kideren bat duen familia eta genero-indarkeriaren biktimen kasuetan, ikasleak administrazio edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta bertan 2017ko urtarrilaren 1ean etxe horretan bizi ziren guztiak agertuko dira.
  • Behin deialdien aginduak argitaratuta, aurkeztu beka eskaeraren inprimakia, behar izanez gero.
  • Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen agiria, eskola asegururako(informazio-telefonoa: 901 502 050).

Dokumentazio espezifikoa:

Aurrekoaz gain, erabilitako sarbidearen arabera, ikasle bakoitzak honako dokumentuok aurkeztu beharko ditu:

Unibertsitatera sartzeko probako ikasleak:

  • Unibertsitatera sartzeko probako kalifikazio behin betikoaren txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa, UPV/EHUn proba egin duten ikasleak izan ezik.
  • Ohorezko matrikula globala lortu duten LOGSEko ikasleek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Espedientea lekuz aldatzeko (matrikulatuta egon den unibertsitate edo ikastegitik aldatzeko) gastuak ordaindu izanaren agiria, UPV/EHUko ikasleak izan ezik.

Lanbide hezkuntzako ikasleak, ikasle titulatuak:

  • Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren, kalifikazio liburuaren edo kasuan kasuko titulaziora sartzeko bidea ematen duen tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa.
  • Unibertsitatera sartzeko probaren atal espezifikoko kalifikazioa alegatuko dutenek agertu beharko dute proba horretako behin betiko kalifikazioaren txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa.

Erizaintzako Graduko ikasleak:

  • Osasun-ziurtagiri ofiziala.
  • B Hepatitis-aurkako txertaketa-txartelaren fotokopia bat.

Garrantzitsua:

  • Beste unibertsitate publiko baten erantzuna jaso behar duten ikasleek matrikula baldintzatua egingo dute. Horretarako, nahikoa izango da ikasleak beste unibertsitatean izena eman duela egiaztatzen duen agiriaren kopia aurkeztea.
  • Behin matrikula eginda ikasleari jakinarazten bazaio onartua izan dela izena ematean nahiago zuen aukeraren batean, ez du berriro aurkeztu beharko matrikularako dokumentaziorik, onarpen berriko ikastegira joatea baino ez du izango.
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es