Tasak

2016/2017 ikasturteko prezio publikoak  2016ko uztailaren 12ko EHAAn argitaratu dira. 2016ko ekainaren 30eko aginduak arautzen ditu prezio horiek. Agindu hau aldatu da 2017ko maiatzaren 3ko Aginduan (2017ko maiatzaren 11ko EHAA).

  • Unibertsitatera sartzeko gaitsun-probak:
    • Arrunta: 84,43 €
    • Familia ugari orokorra: 42,21 €

% 33ko edo gehiagoko elbarritasun maila duten ikasleek (eskumena duen organoak hala adierazita) tasak ordaintzetik erabat salbuesteko eskubidea izango dute unibertsitate-tituluak lortzera bideratutako ikasketetan.

Ikasleen familietan (hau da, gurasoak, anaia-arrebak eta familia horiek legez hartu dituztenak) % 65eko ego gehiagoko elbarritasun maila duen kideren bat baldin badago, ikasleek tasak ordaintzetik erabat salbuesteko eskubidea izango dute unibertsitate-tituluak lortzera bideratutako ikasketetan.

Ekintza terroristaren biktimek, euren ezkontideek, seme-alabek edo biktima horiek ekintza terrorista gertatu baino lehen legez umeordetzat hartutakoek ez dute inolako ordainketa publikorik egin beharrik izango Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-maila guztietako ikastetxe publikoetan unibertsitateko ikasketa-zerbitzuak jasotzeagatik.

Genero indarkeria jasaten duten pertsonek eta horien seme-alabek ez dute inolako prezio publikorik ordaindu beharko unibertsitateko zerbitzu akademikoak jasotzea dela-ta. Egoera horretan daudela, ebazpen judiziala baten bidez, biktima babesteko aginduaren bidez edo Fiskaltzaren txostenaren bidez, interesduna genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena, babes-agindua egiten den artean egiaztatu beharko da; hau da, agiri horiek genero-indarkeria izan dela egiaztatu beharko dute.

Ikasleek, baldin eta familia ugari bateko kideak badira, agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute. «Familia ugaria» kontzeptua Familia ugariak
babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2. artikuluan jasota dago, baita Gizarte Segurantzaren alorreko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legean ere, familia ugariaren kontzeptu
berriari buruzko hamahirugarren xedapen gehigarrian, hain zuzen ere.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es