Ogi apurrak

Unibertsitateko ikasketak hasita dauzkaten ikasleak

Unibertsitateko ikasketak hasita dituzten ikasleek prozedura honi jarraiki egin beharko dute eskaria:

a) Unibertsitateko ikasketa ofizialak hasita izanik ikasketa horietan jarraitu edo unibertsitateko beste ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleak (leku-aldaketak)

1. Ikasle horiek berriz eman ahalko dute izena prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta sarrera berriko ikasleen izaera bera izango dute. Hau da: sarbide proban lortutako kalifikazioa edo baliokidea hartuko da aintzat. Horretarako, onarpen eskaria aurkeztu beharko dute (izena eman beharko dute) 4. artikuluan zehaztutako epeei jarraituz.

2.  Era berean, unibertsitateko ikasketak hasita baina amaitu gabe dituzten ikasleek UPV/EHUn sartu nahi badute, baldin eta Estatuko beste unibertsitate batetik edo unibertsitateko ikasketa ofizialetatik edo UPV/EHUko beste ikasketa batzuetatik badatoz, ikastegiko idazkaritzan zuzenean eskatu ahal izango dute leku-aldaketa, 2016ko ekainaren 27tik uztailaren 4ra bitartean. Eskari horiek ikastegiko dekanoak/zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak horretarako eskumenak eskuordetuta, irizpide hauei jarraiki::
2.1.- 2.1. Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea, baldin eta ikasketa horietarako plaza kopuru mugatua badago eta plaza guztiak ohiko prozeduraren bidez esleitu badira.
2.2.-2.2. Iraunkortasun arauak betetzea.
2.3.- 2.3. Ikastegiko zuzendaritzak leku-aldaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin, irakats ahalmenarekin eta titulazioa ezartzeko egutegiarekin. Horretarako, ikastegiko akademia antolakuntzako batzordeak zehaztutako irizpide objektiboak erabiliko dira, eta irizpideok ikastegiaren web orrian egon behar dira argitaratuta izena emateko epea hasi baino lehen.
          
3.- 3. Ikasleak plaza lortuz gero, espediente akademikoa lekuz aldatu beharko da. Tramite hori jatorrizko ikastegiak edo unibertsitateak egin beharko du, interesatuak UPV/EHUn onartu izan dela egiaztatu ondoren.

Leku-aldaketa UPV/EHUn bada ikasketa berberekin jarraitzeko, agortutako deialdiak espediente berrian jasota agertuko dira, baina, edozelan ere, horrelakoetan, ikasleak bermatutako izango ditu bi deialdi.
 

b) Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleak

Ikasle horiek, betiere lehenengo mailako 30 kreditu baliokidetuta edo aitortuta badituzte, onarpen eskaria egingo behar dute matrikula egin nahi duten ikastegiko idazkaritzan 2016ko ekainaren 27tik uztailaren 4ra bitartean, eskariarekin batera ikaslearen ziurtagiri akademikoa aurkeztuta; eskari horiek dekanoak/zuzendariak ebatziko ditu errektoreak eskumenak eskuordetuta. 412/2014 Errege Dekretuko 30. artikuluari jarraituz, ikastegiko zuzendaritzak leku-aldaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin, irakats ahalmenarekin eta titulazioa ezartzeko egutegiarekin. Horretarako, ikastegiko akademia antolakuntzako batzordeak zehaztutako irizpide objektiboak erabiliko dira, eta irizpideok ikastegiaren web orrian egon behar dira argitaratuta izena emateko epea hasi baino lehen. Besteak beste, unibertsitateko espedientea hartu beharko da kontuan.

Ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaera egingo dute, baina izena emateko prozesuan ere parte hartzeko aukera izango dute 2. artikuluan zehaztutako aukeretako bati jarraiki.

c) Hasitako ikasketak egiten jarraitu nahi duten ikasleak

Ikasketak beste unibertsitate batera edo UPV/EHUko beste ikastegi batera joateko utzi eta berriz ere hartu gura dituzten ikasleek ikastegiko idazkaritzan zuzenean aurkeztu beharko dute eskaria 2016ko ekainaren 27tik uztailaren 4ra bitartean, eta dekanoak/zuzendariak hartuko du eskariari buruzko erabakia.

a eta b ataletan jasotako baldintzen arabera ebatzitako eskarien kasuan, ikastegiak onartutako eskarien berri eman beharko dio Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari.

d) Goi mailako eta errendimenduko altuko kirolariak

Goi mailako eta errendimendu altuko kirolarien espedienteak lekuz aldatzeko eskariak  2016ko ekainaren 27 eta uztailaren 4a bitartean aurkeztu beharko dira matrikula egin nahi deneko ikastegiko idazkaritzan, betiere, leku aldaketaren arrazoia kirola arrazoien ondorioz bizilekuz aldatu behar izana bada eta norberaren ikasketekin aurrera segitu ahal izatea, bat etorrita uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuak, goi mailako eta errendimendu altuko kirolariei buruzkoak, 9. artikuluaren 10 atalean zehaztutakoarekin. Ezarritako epetik kanpo, aplikatuko ahal dira lekualdatzeko eskari hauen baldin eta plaza hutsik eta esleitu gabe badira.

a eta b ataletan jasotako baldintzen arabera ebatzitako eskarien kasuan, ikastegiak onartutako eskarien berri eman beharko dio Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari

Bide horietako batetik onartutako ikasleak (a, b, c edo d) matrikula egin beharko du ikasketak egingo dituen ikastegiko idazkaritzan, onarpen erabakian adierazitako epean. Ezer adierazi ezean, 28. artikuluan zehaztutako epeetan egin beharko du.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es