Info_Oferta-formativa_20151215_sarbidea

SARBIDEA

Prestakuntza-eskaintzarako sarbidea

Ondoren,prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko araudiari buruzko informazioa lor dezakezu, baita gure ikastaroen edukiei eta prestakuntzaren emaitzei buruzkoa ere. Halaber, ikastaroren batean izena emateko prozesua has dezakezu, edo, bestela, dagoeneko gure prestakuntza jaso baduzu, gogobetetze-inkesta labur bat bete dezakezu.

Informazio gehigarria

Zerbitzuetako erabiltzaileen beharren arabera, neurrira diseinatutako prestakuntza-ikastaroak kontratatu daitezke, ikastaro bereziak modalitatean, zerbitzuko teknikariekin zuzenean harremanetan jarrita.

Prestakuntza-eskaintza kalitate-estrategia baten baitan dago; estrategia horren helburua antolakuntza bikaina eta prestakuntza-eduki eguneratuak eta interesgarriak eskaintzea da. Prestakuntzaren kudeaketarako jardueren egokitzapena AENOR erakundeak emandako ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiriak frogatzen du.