Info_Materiales_y_superficies-RayosX_Rocas_protocolo_acceso

X IZPIEN ZERBITZU OROKORRA: ARROKAK ETA MINERALAK

Sartzeko arauak

Zerbitzua eskuratzeko ondorengo bi modu hauek baino ez daude:

  • Zerbitzuko Teknikariak. Ohiko esperimentuak eta esperimentu konplexuagoak egiten dituzte. Txostenak prestatzeko laguntza eskaintzen dute.
  • Erabiltzaile baimendunak. Esperimentu bereziak egiteko aukera izango dute.

X Izpien Zerbitzua Unibertsitate Instituetatako, Teknologia Zentroetako, Enpresetako eta beste hainbat lekutako ikertzaileek erabili dezakete. Ohiko esperimentuak, bereziak eta emaitzen azterketak egin daitezke, eta, hala behar izanez gero, Zerbitzuko langileek esperimentuei eta arazo bakoitzaren baldintza egokiei buruzko gomendioak ematen dituzte. Lana egiteko eskaerak Zerbitzuko langileei bidaliko zaizkie erantsitako fitxa betez.

Legediari, erradiobabesari, lizentziei eta bestelakoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren web orrira (http://www.csn.es)

Protokolo orokorra

X-Izpiak: Molekulak eta Materialak unitatean sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan zehaztutako baldintzak bete beharko dira.