Ogi apurrak

Izena emateko prozedura

Zabalik izena emateko epea (2017/05/29)

Izena emateko lekuak

ON LINE egingo da aurre inskripzioa, kurtsorearekin hemen sakatuz.

Titulazio batean baino gehiagotan aurreinskripzioa egin nahi badozu, eskaera bakar bat egin behar dozu aukera guztiekin (gehienez 8).

Arazorik izanez gero, joan titulazioa antolatzen dutenen idazkaritzetara eta aurkeztu dokumentu hau: izena emateko eskaera (doc, 67 Kb) honekin batera NANaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko da. Helbidea titulu bakoitzeko fitxan aurkituko duzu.

GARRANTZITSUA:  Aurreinskripzio orria ikusi ahal izateko Adobe Acrobat Reader izan behar duzu instalatuta, eta pop-up leihoak blokeatu gabe.

Dokumentazioa

Dokumentazioari buruzko informazioa lortzeko, titulua antolatu dutenekin jarri behar zara harremanetan.

Behar den dokumentazioa aurkeztu dezakezu GAUR aplikazioa erabiliz , dokumentuak pdf formatuan eskegiz.

Hori egiterik ez baduzu, aurretiaz izena eman duzun graduondokoen idazkaritzan aurkeztu dezakezu.

Kontsultatu zure aurreinskripzioa

Zure aurreinskripzioaren egoera jakiteko, kurtsorearekin hemen sakatuz.

Atzerriko titulazioa homologatu barik daukaten ikasleak

Honako dokumentuok aurkeztu behar dituzte:

  • Inprimakia  (doc, 65 KB) (atzerriko titulazio izanik, Berezko Tituluetara sartzeko eskaria)
  • titulu ofiziala. Graduondoko ikasketetan sartzeko bidea ematen duen tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria
  • egindako irakasgaien ziurtagiria, izena, iraupena eta lortutako kalifikazioa zehaztuta

Dokumentazioa gaztelaniara itzulita aurkeztu beharko da (frantsesez, ingelesez, italieraz eta portugesez dagoen dokumentazioa izan ezik). Honako itzulpenak onartuko dira:

  • Estatu espainiarrak atzerrian daukan edozein ordezkaritza diplomatikok edo kontsuletxek egindako itzulpena.
  • Eskatzailearen herrialdeak edo dokumentua egin duen herrialdeak Espainian daukan ordezkaritza diplomatikoak edo kontsuletxeak egindako itzulpena.
  • Espainian baimenduta edo erregistratuta dagoen zinpeko itzultzaile batek egindakoa.

Onarpena

Izena emateko eskari bat baino gehiago egin badituzu, berretsi egin beharko duzu benetan gura duzuna. Titulazio bi aldi berean egin gura badituzu, idatzi helbide honetara: titulospropios@ehu.es

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es