Deialdi-Aurrerapena
2023/24 IKASTURTEA
Eskariak 2023ko azaroaren 20tik 26ra (Maiatzatik Urtarrilera) eta 2024ko martxoaren 18tik 22ra (Uztailetik Maiatzera) bidaliko dira web bidez soilik, hurrengo estekari jarraituz:
Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia
II. KAPITULUA
10. artikulua.- Ikasketa amaierako deialdia
Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:
1.- Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
2.- Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
3.- Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
4.- Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.