w_pro_inn_edu_05

Refuerzo computacionalmente asistido para mejorar el formalismo matemático a través de la intuición geométrica y el juego, en asignaturas del módulo de Álgebra y Geometría

Taldeko kideak

  • Leire Legarreta Solaguren (Koordinatzailea)
  • Inmaculada Lizasoain  (Universidad Pública de Navarra)
  • Iker Malaina Celada
  • Luis Martínez Fernández

 

Laburpena

Proiektuaren ideia sortu da unibertsitateko ikasleek eduki matematiko abstraktuak ulertzerakoan izan ohi duten maila baxua egiaztatzerakoan. Aldi berean, ohartu gara ikasleak oso baliabide didaktiko urriak dituela kontzeptu matematiko abstraktu hutsak ikusarazi eta barneratu ahal izateko. Sinetsita gaude eskasia hauek erremediatu ahal direla, hein handi batean, ikasleentzako ikusizko eta ikusentzuteko baliabide egokiak diseinatu eta integratuz, ikasleak ukitu ahal dituen lan erremintak, alegia.

Ikasleen intuizio geometrikoa hobetu gura dugu, “Wolfram Mathematica” programarekin diseinatutako scripten programazioa erabiliz. Hartara, lortu beharreko gaitasunak hobeto eskuratuko dira gamifikazio prozedu ludiko baten bidez, non, esaterako, landu beharreko kontzeptu geometriko bat emanik, hautatu beharko baitute bi irudiren artean zein den zuzena.

Proiektuaren helburu nagusia da, hortaz, ikusizko bitartekoak (“Wolfram Mathematica” programaren bidez egindako grafiko edo irudiak –scriptak-) e-learning-erako erremintekin integratzea, ahal den erarik onenaz aprobetxatuz informazioa berehalakoan eskuratzea, gogoeta jarduerekin (jolasean, behaketan, estrategietan oinarritutako jarduerak) batera eginda. Dena, graduetako irakasgai ezberdinetan bertatik bertara irakatsitako matematika osatzeko helburuaz.

Horretarako, hainbat bitarteko didaktiko orokor diseinatuko dugu matematikaren arloan, guztiek baldintza hauek beteko dituztelarik:

  • Bidea emango dute hezkuntza aktibo eta dinamikoa gauzatzeko, ikasketarako ekimena ikaslearen esku utzita eta grafikoen ikustatzea erdi-erdian jarrita.
  • Bultzatuko dute formalismo matematikoaren ikaskuntza, jolasaren alderdi didaktikoan oinarrituta.
  • Hiru hizkuntzatan editatuko dira (euskara, gaztelania eta ingelesa).
  • Eskuratu ahal izango dira beste unibertsitate batzuekin partekatzeko aukera eskainiko duten plataformetan.