AURRIZKIBIDEA

Euskal aurrizkiak

Erdal aurrizkien ordainak

Ondorioak

 

EUSKAL AURRIZKIAK

 

Jakina denez, oso nabarmena da euskal aurrizkien urritasuna. Areago, euskal aurrizki deitzen ditugun horietatik batzuk latinetik edo erromantzetik hartuak ditugu.

 

bir‑/ber

Partizipioari eransten zaio gehienbat (emankorra) eta "errepikapena" adierazten du: birberotu, birgaztetu, birjabetu, birjaio, birjosi, birlandatu, birlandu, birloratu, birsortuΌ berpiztu, berrantolatu, berragitaratu, berraztertu, berregin, berregituratu, berreraiki, berrerosi, berresan, berreskuratu, berretsi, berreuskaldundu, berrezarri, berridatziΌ Dena dela, ez da hau euskarak duen baliabide bakarra: birgaitu/gaiberritu, berrindartu/indarberritu, erreformatu/eraberrituΌ Beste batzuetan (bide ihartua) izena izan daiteke oinarri eta "bigarren aldiz lortzen dena" da adiera orokorra: birbiloba, birgari, birlore, birraitona, birramama, birramonaΌ Batera aurrizkia eta atzizkia dituzten 'berronespen' bezalako hitzen egitura hau da: [berr‑onets(i)] (aditz aurrizkiduna lehenik) + '‑pen'.

 

• des‑

Partizipioari eransten zaio gehienbat eta "aurkakoa" adierako aditzak sortzen ditu: desagertu, desbideratu, desegin, deserrotu, desestali, desitxuratu ('itxuragabetu'), desjabetu, desobedituΌ Inoiz edo behin izenondoekin agertzen da: desegoki, desberdin, desleialΌ Eta batzuetan izenekin: desarrazoin, deserri, desgarai, desoreka, desohore, desordu, destenoreΌ 'desberdintasun' bezalako hitzen egitura hau da: [des‑berdin] + '‑tasun'.

 

• erre‑

Erdal re‑ euskarara egokitua baino ez da. Ekialdekoa da eta ihartua dago: arraberritu/erreberritu, arrabildu, arrabiztuΌ; arrahaur, arralaba, arralobaΌ

 

• ez‑

Ukatzeko erabiltzen dugun elementu bera da eta "ukapena/eza" adierazten du. Izenekin: ezaldi, ezaxola, ezbehar, ezbide, ezgarai, ezgauza, ezizen, ezordu, ezoren, ezurte, ezusteΌ Izenondo edota aditzondoekin: ezduin, ezezagun, ezgai, ezikasi, ezikusi, ezjakinΌ