Eduki publikatzailea

XIV. Udaberriko Lasterketan izen-ematea

Noiz eta non

Noiztik: 2017/01/01 Noiz arte: 2017/03/16, 08:00 - 23:00

Irudia

Deskribapena

Urtarrilaren 1ean zabalduko da XV. Udaberriko Lasterketan izen-emateko epea. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Atletismo Taldeak antolatzen dute 10.000 metrotako lasterketa hau.

Izen-emateak interneten bitartez egin ahal izango dira soilik, urtarrilaren 1etik martxoaren 16ra bitartean edota erabilgarri dauden dortsalak agortzen diren arte. Aurtengo dortsal kopurua 2.000koa izango da. Lasterketa egunean, martxoaren 19an, ez dira izen-emateak onartuko.

Herri-lasterketa hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da eta hiriaren hiru hondartzak zehartu ostean, campusean bukatuko da. Sailkapena orokorreko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentxako garaikurra jasoko dute, baita UPV/EHUko kide diren lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoek ere.

Antolatzaileek zeregin humanitarioan nabarmentzen den Gobernuz Kanpoko Erakunde bati  emango dizkiote 0 dortsala eta diru laguntza bat. Halaber, ohorezko titulu bezala, ´1 zenbakidun´bi dortsal emango dira ere, beraien eginkizunean nabarmendu diren lagunei, normalki kirol arloan.