Eduki publikatzailea

Hitzaldia: ‘Panorámica del sector gastronómico: Evolución y tendencias de futuro'

Noiz eta non

2017/02/16 2017/02/16, 16:00 - 18:31

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 16, 16:00etan, EHU/UPVko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 3. Solairuan dagoen C mintegiak (Sarriena auzoa z/g. Leioa) INNOLAB: Innovación, Cambio, Complejidad ikerketa taldeak antolatzen duen "Fábricas del Futuro" mintegi-laborategiaren III. Edizioko saio berri baten parte izango den hitzaldia hartuko du. Kasu honetan, Basque Culinary Center-eko Zuzendari Orokorra den Joxe Mari Aizegaren ponentzia izango da entzungai.

Mintegia 2013-2014. Ikasturtean abiatu zen, diziplina arteko hausnarketa eremua bilakatzeko helburuarekin eta eztabaida eta kritikaren bitartez egungo eta etorkizuneko erronka sozio-ekonomiko nagusienei aurre egiteko asmotan. Ordutik hona, 20 inguru izan dira mintegian aurkeztutako ponentziak eta 150 pertsona ingururen partehartzea lortu da. Hizlarien artean, erakunde publikoetako ordezkariak, enpresetan ardura duten pertsonak eta akademikoak izan dira, beren jardueran aurkitzen dituzten erronka garrantzitsuenei aurre egiteko garatzen dituzten tresnen inguruko esperientzia partekatzen dutelarik.

Mintegia Ander Gurrutxagak koordinatzen du, Soziologian Katedraduna UPV/EHU-n. Mintegiaren idazkaritza teknikoa Auxkin Galarragak kudeatuko du.

Sarrera erabat librea izango da aldez aurretik e-maila honako helbidera bidaliz: auxkin.galarraga@ehu.eus