Eduki publikatzailea

Ángel Elías Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano berria

Fakultateak antzinako Lan Harreman Eskola eta Gizarte Lagintza Eskola biltzen ditu

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/17

Irudia
Ángel Elías Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekano berria. Argazkia: UPV/EHU

Ángel Elías Lan eta Gizarte segurantzaren zuzenbide irakaslea da eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultate berria zuzentzeko aukeratua izan da. Fakultatea Lan Harreman Eskola eta Gizarte Langintza Eskolaren arteko bat egitearen emaitza da. Dekano berriak fakultatearen zuzendaritzan errepikatzen du izan ere 2009tik Lan Harreman Eskolako zuzendaria izan da.

Elias bilbotarra da, 62 urte ditu eta 14 urtez abokatutza lanetan ibili da batez ere lan eta zuzenbide penalaren alorrean. Horretaz gain, kudeaketan esperientzia luzea dauka 2001etik 2005era bitartean Gizarte Gaietako sailburuordea izan baita.

Taldean berarekin egongo dira Maria del Mar Lledó Idazkari Akademikoa, Amaia Inza, Sekzioko koordinatzaile eta lehenengo dekanordea, Garikoitz Otazua,Kalitate eta Irakaskuntza Berrikuntzako dekanordea, Ixone Fernández de Labastida, curriculumeko Praktika eta Garapenerako Kooperazioko dekanordea, Javier Cerrato,Graduondoko eta Gizarte Harremanetako dekanordea, Arkaitz Fullaondo, Akademia Antolakuntzako dekanordea eta Isabel Otxoa,Borondatezko Praktika eta Mugikortasuneko dekanordea.

Gobernu talde berriaren helburu nagusiak hauek izango dira: euskara era eraginkorrean bultzatzea, genero ikuspegia esparru guztietan ezartzea eta nazioarteko ikuspegia, estatu mailakoa eta lokala indartzea Fakultatean irakasten diren jakintzagaietan batez ere erreferente bilakatuz.