Eduki publikatzailea

Liburu aurkezpena: ‘100 comercios vascos con los que aprender'

Noiz eta non

2017/04/26 2017/04/26, 19:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilaren 26an, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) ‘100 comercios vascos con los que aprender' liburuaren aurkezpena egingo da. Gonbidapena behar da sartzeko.

Liburu hori idazteko 13 egilek parte hartu dute, gehientsuenak UPV/EHUko irakasleak dira, baina merkataritza arloko aholkulari batzuk ere. Hala, saltokietako jabeekin batera elkarlanean bildu eta dokumentatu dituzte Euskadiko 100 saltoki arrakastatsuren irakaspenak: nazioartekotzea, erosteko jokamolde berriak, krisiari aurre egiteko gaitasuna…

Parte hartuko dute, besteak beste:

  • Pilar Zorrilla, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea eta ikerlaria, eta liburuaren egilea
  • Celestino Martínez, merkataritza arloko aholkularia eta liburuaren egilea