Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Abesbatzak urteari agurra emango dio rock abesti ospetsuekin

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/23 Noiz arte: 2017/06/19, 19:00 - 14:11

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, ekainaren 23an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorb. 3, Bilbo) UPV/EHUko Abesbatzak ikasturte honetako azken kontzertua eskainiko du. Hala, azken hamarkadetan arrakastatsuak izan diren rock abesti batzuk aukeratu ditu.

Kontzerturako, UPV/EHUko Abesbatzak hainbat rock abesti aukeratu ditu: Queenek, Elton Johnek, Leonard Cohenek, Michael Jacksonek edota Ken 7k egindakoak, beste batzuen artean. Jarraian Paul Barkerren "Roquiem" lana abestuko dute. Kontzertuan Eli Mendiarazek (pianoa), Argoitz Arangurenek (gitarra), Cristina Larrañagak (baxua) eta Ander Zulaikak (perkusioa) parte hartuko dute. Aitor Biain Bidarte izango da zuzendaria.

Hona hemen abesti zerrenda osoa:

  • "Your song" (Elton John)
  • "Every Breath You Take" (The Police)
  • "Africa" (Toto)
  • "We will rock you" (Queen)
  • "Itsasoa gara" (Ken 7)
  • "Haizea" (Ken 7)
  • "Heal the world" (Michael Jackson)
  • "Hallelujah" (Leonard Cohen)
  • "Bohemian Rhapsody" (Queen)
  • "Aquarius / Let the sunshine in" (Gail MacDermot)
  • "Roquiem" (Paul Barker)