Eduki publikatzailea

Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektoei omenaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/18 Noiz arte: 2017/10/17, 12:30 - 09:34

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, urriaren 18an, eguerdiko 12:30ean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Donostian, Manuel Iñiguez Villanueva eta Alberto Ustarroz Calatayud arkitekto eta katedradunen lanen inguruko erakusketa inauguratuko da.

Jarduera MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren baitan antolatu da.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Juan José Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren zuzendaria
  • Manuel Iñiguez Villanueva, arkitekto eta katedraduna
  • Alberto Ustarroz Calatayud, arkitekto eta katedraduna

Erakusketaren izena Iñiguez & Ustarroz: vidas y oficios casi paralelos da eta 2017ko urriaren 18tik 2018ko urtarrilaren 19ra bitarte egongo da erakusgai unibertsitate-zentroan bertan. Erakusketak egileek arkitekto gisa eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan irakasle gisa egindako lan zabala azalduko du. Erakusketan egileen arkitektura-proiektu nagusiak daude ikusgai, marrazki autografoak gehienak, eta bi arkitektoek beren lanbidearen eta irakaskuntza-lanaren artean eraikitako harreman estua nabarmentzen da.

Erakusketaren irekieraren ondoren mahai-ingurua egingo da, eta bertan parte hartuko dute Giorgio Grassi, Luca Ortelli, Gabriel Ruiz Cabrero, Miguel Garai eta Juan José Arrizabalaga arkitektoek. Aritz Díez Oronoz eta Imanol Iparraguirre Barbero arkitekto eta erakusketaren antolatzaileak izango dira moderatzaileak.

Konferentzia-zikloa

Erakusketa egin bitartean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan konferentzia-ziklo bat antolatu da 2017ko urriaren 20tik azaroaren 22ra bitarte. Bertan parte hartuko dute Luca Ortelli, Gabriel Ruiz Cabrero eta Jean-Philippe Garric arkitektoek.

LUCA ORTELLI [2017.10.20 ~ 11:30h]
Anonymity and cult of personality: The architecture of Kay Fisker

GABRIEL RUIZ CABRERO [2017.10.20 ~ 13:15h]
La Mezquita-Catedral de Córdoba: La experiencia de surestauración

JEAN-PHILIPPE GARRIC [2017.11.22 ~ 12:30h]
Charles Percier et Pierre Fontaine: L'histoire et les oeuvres d'une association exemplaire