Eduki publikatzailea

XIII. Museoen Kongresua: Kultur ondarea gizarte likidoetan

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/19 Noiz arte: 2017/10/10, 09:30 - 09:42

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Osteguna, urriak 19, 9.30etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian, Donostian, ‘Kultur ondarea gizarte likidoetan: zer-nolako kultur ondasunak gorde garaikidetasunean' izeneko XIII. Kongresuaren irekiera-ekitaldia izango da.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Miren Azkarate, Donostiako Udalaren 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzia
  • Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
  • Antonio Casado da Rocha, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria
  • Maggie Bullen, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Practicum dekanordea
  • Cristina Aguirre, Irungo Oiasso Erromatar Museoko gerentea

UPV/EHUko Baloreen Filosofia eta Giza Antropologiaren Sailak, besteak beste, Irungo Oiasso Erromatar Museoaren, San Telmo Museoaren, Bartzelonako Unibertsitatearen, Université Lumière Lyon 2ren eta Université Tolousse III Saul Sabatier-ren laguntzaz, antolatzen du kongresua.

Jarduera bi egunetan zehar luzatuko da: lehengoa, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean izango da (urria 19); bigarrena aldiz, San Telmo Museoan (urria 20).

Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.

Globalizazioaren garai honetan, modernitate likidoan sartu gara, Zygmunt Baumanek dionaren arabera. Modernitate honetako kulturak eta gizarte-egiturak bereizten dira anitzak eta luzaroan ezegonkorrak direlako. Halaber, garai hau desberdintzen da gizabanakoen malgutasuna eta epe laburreko talde ekintzak sustatzen dituelako, elkartasunak eta luzaroko proiektu partekatuek garrantzia galtzen duten bitartean. Aldaketa horiek giza- eta gizarte-nortasunen egituran eragina dute, malguago, aldakorrago eta anitzago bihurtzen dituztelako. Aldakuntza horrek ere eragina dauka museo- eta ondare-eremuan eta, bereziki, kultura-ondasunen hautaketan, azken hauek talde-nortasuna sinbolizatzen dutelako. Hau da, nortasunak gero eta malguago, aldakorrago eta anitzago baldin badira, kultur ondareak hautatzeko irizpideak malguagoak dira baita ere. Eta honek zalantzak eta ziurgabetasunak areagotzen ditu, hautaketa hori egin behar duten eragileen artean.

Hau dela eta, kongresu honen helburua honako hau izango da: kultur ondasun berrien hautaketari eta dagoeneko aukeratutakoen kontserbazioari dagozkien erronkak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea.

Egitaraua

Urriak 19, osteguna (UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea)

9:30. Hasiera.

10:00. Hitzaldia

  • Bonnot, Thierry (Centre National de la Recherche Scientifique-IRIS) Fouiller les déchets, patrimonialiser les rebuts. Un dépotoir mis en musée.

11:15. Komunikazioak

  • Etxebeste Liras, Onintza (Euskal Herriko Unibertsitatea). El caserío vasco, interfaz en una modernidad líquida. Propuesta para su revitalización desde el campo artístico.
  • Celis, Fernanda (Université de Neuchâtel) El giro estético en los museos de antropología: relato de una búsqueda de la representación de las culturas contemporáneas en los museos de la disciplina.

12:30. Hitzaldia

  • Battesti, Jacques (Baionako Euskal Museoa) L'objet, la modernité et musée d'ethnographie : réflexions sur une équation complexe.

16:00. Hitzaldia.

  • Sánchez del Olmo, Sara (Musée d'Ethnographie de Neuchâtel) Mucho más que Barbies, botes de conserva y souvenirs del Che: una aproximación al proceso de constitución de las colecciones contemporáneas del Museo de Etnografía de Neuchâtel.

17:15h. Komunikazioak

  • García Olivares, Gerardo Jesús (Universidad Politécnica de Valencia) La Tomatina de Buñol, un ejemplo de gentrificación festiva.
  • Nieto, Cristina (Universidad Politécnica de Valencia) La restauración contemporánea y los nuevos retos en el contexto social líquido: una reflexión sobre el Ecce Homo de Borja como producto de masas.

Urriak 20, ostirala (San Telmo Museoa)

10:00. Hitzaldia

  • Benkass, Zahra (Conservateur du patrimoine et docteur en muséologie) Objets contemporains et musées de société : de la documentation de l'objet à la documentation des sociétés contemporaines.

11:15. Hitzaldia

  • Van Geert, Fabien (Université Paris 3-Sorbonne Nouvelle) Representar la diversidad cultural en el museo. Nuevas tendencias de adquisición de colecciones en las renovaciones de los museos etnográficos europeos.

12:30h. Ponencia

  • Provencher St-Pierre, Laurence (Université du Québec à Montréal-Institut du Patrimoine) La collection liquide: qualifier, requalifier, disqualifier l'objet de musée.