Eduki publikatzailea

‘Regata Ingenieros UPV/EHU-Deusto'-ren 37. edizioa abiarazi da

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/17

Regata Ingenieros UPV/EHU-Deusto 1981az gero itsasadarraren urtetan egiten ari da etenaldirik gabe eta atzo, hilak 16, 37. edizioa abiarazteko ohiko ekitaldia antolatu zen. Unibertsitateen arteko kirol lehiaketa berezi hau Bizkaiko hiriburuko ikono bihurtu da eta apirilaren 7an, Pasio Ostiralean, ikusi ahal izango dugu.

37 edición de la 'Regata Ingenieros UPV/EHU-Deusto' from UPV/EHU on Vimeo.

 

Abiaraztearen ekitaldia hiru pertsona omentzeko agertoki bezala erabili da. Nolanahi ere, horiek urteetan zehar bereziki lagundu dute estropada behar bezala garatzen. Edizio honetan PRIDE Club Promotor de la Regata erakundeak honakoak omenduko ditu: José Miguel Eizaguirre, Ingeniarien Eskolako irakasle ohia eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan kudeatzailea izandakoa.

Bilboko Ingeniaritza Eskolatik Xabier Ortiz de Mendibilen lana goretsiko da. Lutxana Arraun Elkartean arraunlari ohia da eta bost aldiz (1996., 1997., 1998., 1999. eta 2001. urteetan) parte hartu du Regatas Ingenieros-Deustoren lehiaketan; horietako bitan Ingeniarien taldeko buru izan zen eta hiru garaipen ditu bere gain (1996., 1997. eta 1999. urteak).

Deustuko Unibertsitateari dagokionez, garaikurra Miguel Uriarte Busorentzat da. Arraunlari bezala jardun zuen 1991., 1993. eta 1994. urteetako edizioetan, azkenekoan Deustuko zortziaren buru modura. Garaipenen zerrendak bakarra du, 1991. urtean, alegia. Urte hartan probaren ibilbidea murriztu zen eguraldi txarra egiten zuelako. 1994. urtetik 1997. urtera bitartean entrenatzailearen lanetan aritu da eta 1999az gero PRIDEren kidea da.

Abiaraztea Regata Ingenieros-Deustoren 37. edizioari dagokion egutegian lehenengo mugarria da. Ekitaldia Cristina Garcia Herri Irratiko esatariak aurkeztuko du, ‘Regata'ren irrati ofiziala baita.

José María Gorostiaga, PRIDEren presidente fundatzailea, gonbidatuei ongietorria ematez arduratuko da, Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko erretoreordearekin eta, UPV/EHUko Ingeniaritza Eskola ordezkatuz, Ernesto Cilleruelorekin batera.

Regata Ingenieros-Deusto PRIDE erakundearen ekimena da eta babesle nagusitzan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa du. Laguntzaileak dira ere Aránzazu Hoteles, El Correo, Bilboko Portua eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa.