Eduki publikatzailea

‘El Gran Equipo' dokumentala, Showing Film Awards festibalaren 3. saria

Eskolako lana zinemaren unibertsitate-Goya jaialdiko podiumera igo da

Lehenengo argitaratze data: 2017/04/25

Irudia

El Gran Equipo dokumentalak garaitu du Showing Film Awards nazioarteko festibaleko 3. Saria Madrilen egindako galan. Andrea Martinez, Iker Maguregi, Jone López eta Jon Fernández UPV/EHUko ikasleek sinatu dute dokumental laburra, non ‘Zuzenak' gurpil-aulkiko saskibaloi taldeko jokalarien historiak kontatzen diren.

Hastapenetan, dokumentala Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua Dokumentalen Errealizaziorako Tailerra ikasgaira egin zuten. Festibalean aurkezteko moldatu eta saritua izan dira. "Atzo hirugarren saria jaso genuen "Showing Film Awards" lehiaketan. 500$ eta trofeo zoragarri bat, baina garrantzitsuena honek ematen digun ikusgarritasuna da. Sinetsi ezinik gaude!". Horrela,  poza adierazi du Iker Maguregik.

Dokumental batekin lehen aldiz irabazi dute saria, baina beste zinemaldi batzuetan ere sarituak izan dira. Horrela, 2016. urtean, ikasleen lanak Getxo Express festibalean (1. Saria, 1.000 euro esleitua) eta Bilbao Web Fest jaialdian (Trailer Faltsuen lehiaketako ‘Trailer sormentsuari saria', 400€) lortu zituzten golardoak.

Sariaren bidez lortutako diruarekin, Lapatx produkzio-etxea sortu dute. "Pentsatu dugu ikus-entzunezko lanak egiteko material erostea hobeto dela dirua banatzea baino", azaldu du Andrea Martinezek. Bera, baliabide ekonomiko horiekin, ‘Hugo' trailer faltsua egin dute eta Bilboko FANT festibalera aurkeztu. Sari banaketa maiatzaren 11n izango da.

Dokumentala

‘El Gran Equipo' ikus-entzunezko lan bat da, non ‘Zuzenak' gurpil-aulkiko saskibaloi taldeko jokalarien historiak kontatzen diren. Bakoitzak gainditze-historia du. "Grabatzera joan ginenean, banakoaren naturaltasuna hartu nahi genuen, horregatik ez genizkien galderak eman kamara aurrean egon arte, eta, horrela, lortu genuen haien esperientzia pertsonal dena ematea objektiboaren aitzinean ", azaldu du Iker Maguregik.

Hastapenetan, dokumental hori ikasturteko lana izan zen, hain zuen, Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua Dokumentalen Errealizaziorako Tailerra ikasgai barnean egin zuten. Festibalera aurkeztea erabaki zutenean ("gogo handirik geneukan eta, luzetik", Maguregiren esanetan), lana moztu behar zuten. "Oso zaila izan zen –gogoratzen du Andrea Martínezek-. Hasierako lanak hamar minutu irauten zuen eta festibaleko dokumentalak bost minutu dirau. Horrela, adineko jokalarien hitzak kanpoan geratu dira, eta erabaki hartzea ez zen erraza izan".