Eduki publikatzailea

María Muriedas eta Gemma Marín Arte Ederren ikasleek Reno hirian arte-egonaldia egiteko beka lortu dute

Gazteek proiektu artistikoak bi hilabetean egingo dituzte Ameriketako Estatu Batuetako Sierra Nevada estatuko hirian

Lehenengo argitaratze data: 2017/08/21

Irudia

Arte Ederren Fakultateko graduondoko ikasle María Muriedasek eta Gemma Marínek arte-egonaldia Reno hirian egiteko beka bana eskuratu dute. Ameriketako Estatu Batuetako Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies ikastetxean bi hilabetean garatuko dituzte proiektu artistikoak. Deialdian Beatriz Perales Fernández de Gamboa eta Rakel Gómez Vázquez ordezkoak izan dira.

María Muriedas Díez Artean graduatua laguntzaile teknikoa izan da "La sombra del mundo" (Munduen Itzala) Jon Otamendiren proiektuan.. Horrez gain, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek osatutako ‘Eman Art' kolektiboko partaidea da.  Gemma Martín Valdanzo, bere aldetik, Salamancako Unibertsitateko Arte Ederretan lizentziaduna da eta UPV/EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Unibertsitate Masterra ikasi du.

Bekak testuinguru desberdinetan proiektu artistikoa garatzea du helburu; eta, ahal duen neurrian, egingo duen ingurune kulturalarekin harremana izatea. Edozein arte garaikidearen eremuan edo diziplinan garatu ahal diren proiektuak hautatzean, epaimahaiak bi ardatz hartu ditu kontuan: aurkeztutako proposamen balioa eta garatuko diren testuinguruarekin lotura.

María Muriedas eta Gemma Marín bi hilabetean egongo dira Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroan, aipatutako unibertsitateko College of Liberal Arts ikastetxeren lankidetzarekin. Joan-etorriko bidaia, aseguru medikua eta egonaldiaren eta ostatuaren gastuentzat 1.600 euroko diru-laguntza osatu dituzte bekek.